H2EXCELLENCE proiektua erregai pilen eta hidrogenoaren gainean baliabide didaktikoak sortzeko helburuarekin hasiko da

Atzealdea

H2EXCELLENCE proiektua erregai pilen eta hidrogenoaren gainean baliabide didaktikoak sortzeko helburuarekin hasiko da

PROIEKTUA

H2EXCELLENCE proiektua erregai pilen eta hidrogenoaren gainean baliabide didaktikoak sortzeko helburuarekin hasiko da

Energian espezializatutako Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikertzaileek parte hartzen dute Europako Batzordeak sustatutako proiektu honetan.

2023·09·28

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileek H2Excellence, Fuel Cells and Green Hydrogen Centers of Vocational Excellence towards affordable, secure, and sustainable energy for Europe.

H2Excellencek enpresek erregai-pilen eta hidrogeno berdearen arloan dituzten prestakuntza-beharrak identifikatu nahi ditu, ondoren eskari horri erantzun ahal izateko ikasketa-planak eta material didaktiko espezifikoa diseinatzeko. Sortuko diren programak eta materiala unibertsitateko gradu eta masterretara bideratuta egongo dira, bai eta profesionalei zuzendutako beste ikastaro mota batzuetara ere. Proiektuaren lehen bilera irailaren 11tik 12ra izan da, Finlandiako Vaasa hirian. Bertan, lantaldeak lan-paketeak eta proiektuaren mugarri garrantzitsuenak zehaztu ditu.

Mondragon Unibertsitatearen ibilbidea

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak hainbat urte daramatza hidrogenoari lotutako ezagutza garatzen eta prestakuntza ematen. Horien adibide dira Hidrogeno Teknologien Unibertsitate arteko Masterra edo enpresen eta erakundeen laguntzarekin egiten ari diren ikerketa- eta transferentzia-proiektuak. Zentzu horretan, H2Excellence proiektuarekin, Mondragon Unibertsitateak urrats berri bat eman du eta Finlandia, Italia, Portugal, Frantzia, Errumania, Alemania, Grezia eta Poloniako nazioko eta nazioarteko erakunde berriekin lankidetzan dihardu.

 

512x262

 

El proyecto H2Excellence, Fuel Cells and Green Hydrogen Centers of Vocational Excellence towards affordable, secure, and sustainable energy for Europe, está financiado por el programa HORIZON 2020 de la Comisión Europea. Referencia 101104447