Goi-mailako hezkuntza inklusiboa sustatzeko EngageAll proiektua
Goi-mailako hezkuntza inklusiboa sustatzeko EngageAll proiektua
Goi-mailako hezkuntza inklusiboa sustatzeko EngageAll proiektua
Mondragon Unibertsitateak, beste 6 erakunderekin batera parte hartzen du EngageAll proiektuan
Mondragn Unibertsitateak, Baden-Wuertlemberg Cooperative State Univesity (DHBW), European Students Union (ESU), University of Applied Sciences Leuven (UCLL), Malta College of Arts, Science and Tecnhology (MCAST), Knowledge Innovation Center eta Insitute for the Development of Education (IRO) erakundeekin parte hartzen du Erasmus+-en baitan, EngagementAll proiektuan.
Proiektu honen lidergoa Baden-Wuertlemberg Cooperative State Univesity-k (DHBW) dauka eta 2024ko irailaren 1etik, 2027ko irailaren 27a bitartean egongo da martxan.
EngageAll-ek goi-mailako hezkuntza inklusiboa sustatu nahi du, konpromiso zibikoa eta curriculumetik kanpoko parte-hartzea sustatuz. Ikasleak gaitzen ditu funtsezko gaitasunak garatzeko, hala nola lidergoa, arazoen ebazpena eta herritartasun aktiboa boluntariotzaren bidez, komunitatean parte hartuz eta konpromiso-jarduera espezifikoen bidez.
Ikasle baztertuek aurre egin beharreko oztopoei heltzean, EngageAll-ek inklusioa eta aniztasuna sustatzen ditu, eta, aldi berean, parte-hartzaileei etorkizunerako prestatutako gaitasunak ematen dizkie. Hortaz gain, parte-hartze demokratikoaren eta eragin sozialaren katalizatzaile gisa kokatzen ditu goi-mailako ikastetxeak.
Hemen EngageAll priektuari buruzko informazio gehiago.