2016-2017 kurtsoko emateak

Atzealdea

PROPHESY proiektuaren ematea

Emakida

PROPHESY proiektuaren ematea

2016·11·11

$titulo.getData()


Europar Batasuneko Horizon 2020 Programa Markoak PROPHESY; Platform for rapid deployment of self-configuring and optimized predictive maintenance services proiektua finantziatu du, "H2020-IND-CE-2016-17" deialdiaren barruan, 766994 erreferentziarekin.

Web orrialdea

Informazio orokorra

  •  Hasiera eta amaiera datak: 2017ko urriak 1 - 2020ko irailak 30
  •  Onartutako aurrekontua eta diru-laguntza (Guztira): 7.067.765 € eta 5.528.318,51 €
  •  Proiektua koordinatzen duen enpresa: INTRASOFT INTERNATIONAL (Belgika)

Helburua

4.0. Industriaren etorrerarekin, mantentze igarlea (PdM) baliatzeko aukerak sortzen dira. Makineria fabrikatzaile eta hornitzaileentzako mantentze lanen ikuspegirik berriena da hori. Dena den, oraindik ere oztopo batzuk daude metodo hori arrakastaz ezarri ahal izateko: datuak zatikatzeko arazoak, datuen elkarreragingarritasun mugatua, analisi aurreratuen inplementazio eskasa, eta enpresetan eta esparru mailan behar bezala txertatuta ez egotea. PROPHESYk mantentze igarleko zerbitzu plataforma eman eta baliozkotu egingo du fabrika errealetan (bi erakusle konplexutan), berrikuntza hauetako arazoak arintzeko:
  • Mantentze igarleko jarduerentzako CPS plataforma optimizatua (PROPHESY-CPS), honakoak ahalbidetuko dituena: mantentzeak bultzatutako denbora errealeko kontrola, eskala handian banatutako datuen bilketa eta prozesamendua, eta FMECA jardueretatik eta mantentzeko iragarpenetatik bultzatutako produkzio prozesu hobetuak. 
  • Mantentze igarleko ikaste automatikorako eta datu estatistikoen prozesamendurako teknika berritzaileak (PROPHESY-ML), makinaren andeatzearekin eta aktiboen balio galerarekin lotutako patroi ikusezinak identifikatzeko gai izango direnak eta, aldi berean, FMECA jarduerak optimizatzeko baliatuko direnak. 
  • Bistaratzeko, ezagutzak partekatzeko eta errealitate areagotuko (AR) zerbitzuak (PROPHESY-AR), mantentze lanen denborak eta kostuak optimiza ditzaketen, eta mantentze lanen segurtasuna areagotzen duten urruneko euskarri bidezko mantentze lanak ahalbidetuko dituztenak.  
  • Mantentze igarlea optimizatzeko motorra (PROPHESY-SOE), PROPHESY-CPS, PROPHESY-ML eta PROPHESY-ARk emandako ahalmenetan oinarritutako mantentze igarleko irtenbideak osatzea ahalbidetuko duena. Zerbitzua optimizatzeko alderdiek mantentze igarleari eragiten dioten faktore guztiak hartuko dituzte kontuan (OEE, EOL eta MTBF, besteak beste). 
PROPHESYk mantentze igarlearen inguruko alderdi interesdunen ekosistema ezarri eta zabalduko du, PROPHESY-SOErekin lotuta; horri esker, proiektuaren emaitzak modu zabalagoan eguneratu ahal izango dira, CPSak fabrikatzen dituztenei erabiltzeko prest dauden irtenbide berritzaileak eskainiko baitizkie mantentze igarleko eragiketetarako.
 

Erlazionatutako albisteak