Eskoriatzako campuseko proiektu arkitektonikoaren aurkezpena

Atzera

Eskoriatzako campuseko proiektu arkitektonikoaren aurkezpena

proiektu arkitektonikoa

Eskoriatzako campuseko proiektu arkitektonikoaren aurkezpena

Obrak hasiko dira 2019ko urtarrilean eta bukatuta egongo dira 2020-2021 ikasturterako.

2018·09·20

$titulo.getData()


Gaur, irailak 21, aurkeztu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzako campusa berritzeko proiektu arkitektonikoa. 

Aurkezpena egin dute Eskoriatzako campusean bertan, eta ekitaldian parte hartu dute Jose Ramón Zubizarreta Eskoriatzako alkateak, Begoña Pedrosa Humanitate Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak, Itziar Imaz eta Ibon Salaberria arkitektoek. 

Eskoriatzako campusa berritzeko obrak hasiko dira 2019ko urtarrilean eta bukatuta egongo dira 2020-2021 ikasturterako. Proiektuak 6 milioiko aurrekontua du.

Proiektuaren helburuak

Proiektuak hiru helburu nagusi ditu: Dorleta eraikuntza berriztatzea, espazio berriak sortzea eta Eskoriatzako campusa bera berregituratzea.

Batetik, egitasmoak nahi du birmoldatu 1976. urtean altxatutako Dorleta eraikuntza, aurre egin ahal izateko Fakultateak izan duen hazkunde handiari, eraikin efizienteagoa bat egiteko eta arkitektonikoki egokitzeko fakultateak bultzatzen duen hezkuntza-eredu berritzaileari.

Hala, Dorleta erakinari itsatsiko zaio eraikin gehigarri bat 5,6 metro zabalekoa hegoaldeko fatxadan, eta “hondartza” kontzeptua baliatuta, sortuko dituzte espazio ireki, moldagarri eta balioanitzak erraztuko dituztenak ikaste-iraskaste prozesuak eta lagunduko dituzte sustatzen harreman mota berriak espazioen erabiltzaileen artean.

Bestetik, Dorleta eraikinaren ondoan jasoko dute 1.880 m2ko solairu bakarreko eraikin berri bat. Bertan bilduko dituzte, beste zerbitzu askoren artean, 140 lagun biltzeko moduan egokitu daitekeen areto irekia eta KoLAB Fakultateak abian jarriko duen Hezkuntza digitalaren arloko berrikuntza bultzatuko duen laborategia: topagune bat ikertzeko, esperimentatzeko, jakintza partekatu eta transferitzeko eta, oro har, gizarte digitalean hezkuntzak duen balio eraldatzailea jorratzeko.

Gainera, proiektuak berregituratuko du Dorleta eraikinaren ingurunea, betiere, fakultateko erabiltzaileei eta Eskoriatzako herriari zerbitzu eta ingurune hobeago bat eskaintzeko helburuarekin. Hala, berrikuntza proiektua lortu nahi du campus irekiago, erabilgarriago, erakargarriago, eta bereziki, naturalago bat. Alde horretatik, inoizko garrantzia hartu dute, proiektu arkitektonikoaren diseinuan, terraza irekiek, lorategiek eta berdeguneek; arreta berezia jarri dute halaber ibai inguruan eta ondoko ibilbidean.

Diseinu prozesu parte-hartzailea

Gaur aurkeztu den proiektu arkitektonikoa izan da 2016-2017ko ikasturtean abian jarritako diagnosi prozesu kolektibo baten emaitza. Izan ere, espazio berrien birpentsatze fasean, esku hartu dute fakultateko langileek eta ikasleek. Hausnarketa pedagogiko-arkitektoniko kolektibo horrek azaleratu ditu diseinu arkitektonikoak izan behar dituen nortasun ezaugarri nagusiak: pertsonak proiektu pedagogikoaren erdian jarrita, sortzea espazioak lagunduko dutenak harreman estuagoak sortzen, espiritu kooperatiboa indartzen eta lan kolektiboa zein bakarkakoa sustatzen. Betiere, gizartea eraldatzeko hezkuntzak duen ahalmena bideratzeko.

Proiektuaren aurkezpena bukatu ostean, fakultateko 100 bat langile eta irakaslek bisitatu dituzte campusean jarri dituzten diagnosi prozesu kolektiboa zein proiektu arkitektonikoa azaltzen dituzten panelak. Gainera, parte hartu dute goiz osoko dinamika batean lagundu diena campus berria irudikatzen eta diseinu prozesuan egindako ekarpenen gauzapena bisualizatzen.

Eskoriatzako campuseko proiektu arkitektonikoaren arduradunak izan dira Beste Arkitektura Agentziako Itziar Imaz (fakultateko irakaslea) eta Ibon Salaberria arkitektoak.