Produkzio Zuzendaritzako Masterraren edizio berria

Atzealdea

Produkzio Zuzendaritzako Masterraren edizio berria

Edizio Berria

Produkzio Zuzendaritzako Masterraren edizio berria

Industria-eragiketen kudeaketan espezializatu nahi duten profesionalei zuzenduta dago programa, prozesuak optimizatzeko, kostuak murrizteko eta industria-erakundeetan kalitatea eta entrega-epeak hobetzeko.

2026·03·11

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Produkzio Zuzendaritzako Masterrak eta Bilboko Merkataritza Ganbarak industria-kudeaketaren ikuspegi integrala eskaintzen dute, gero eta zorrotzagoa eta lehiakorragoa den enpresa-testuinguruan. Programan zehar, parte-hartzaileek funtsezko alderdiak lantzen dituzte, hala nola ekoizpen-estrategia, hornidura-katearen kudeaketa, kalitate-ingeniaritza edo industria-eraldaketako proiektuen zuzendaritza.

Gainera, ikasleek prozesuak optimizatzen, kostuak murrizten eta kalitatea eta entrega-epeak hobetzen ikasten dute industria-erakundeetan.

Profesionalei zuzendutako programa

Produkzio Zuzendaritzako Masterra, batez ere, operazioen kudeaketan karrera garatu eta produkzio-zuzendaritzan gaitasunak hobetu nahi dituzten industria-arloko profesionalei zuzenduta dago.

Prestakuntzak eduki teknikoak eta enpresaren ikuspegi estrategikoa konbinatzen ditu, eta ikaslearen enpresan hobekuntza txikiak ezartzearekin osatzen da. Programak honako hauek biltzen ditu: kasu errealen azterketak, role playing ariketak, simulazioak, modulu bakoitza amaitzean enpresan bertan hobekuntza-ezarpenak, proiektu pertsonal bat egitea, etab.

 

Informazio praktikoa:

  • Hasiera eta amaiera: 2026/04/21 - 2027/03/30
  • Egutegia: astearteetan, 09:00etatik 18:30era (bazkaria barne)
  • Lekua: Arrasate-Mondragón
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Modalitatea: Presentziala

 

Informazio gehiago eskatzeko:

 

 

Kontaktua
Edukia


 

Kontaktua
Matrikula