‘Produkzio exekutiboa’ ikastaroa eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

‘Produkzio exekutiboa’ ikastaroa eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Profesionalentzako prestakuntza

‘Produkzio exekutiboa ikus-entzunezko proiektuetan’ ikastaroa eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Ikastaroa apirilaren 15etik maiatzaren 13ra egingo da Bilbao AS Frabriken. Ikus-entzunezko profesionalei zuzendutako ikastaroa modalitate erdi-presentzialean eskainiko da.

2025·12·16

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Produkzio exekutiboa ikus-entzunezko proiektuetan ikastaroa eskainiko da apirilaren 15etik maiatzaren 13ra, Bilbao AS Fabriken. Saioak modalitate erdi-presentzialean eskainiko dira.

 

Produktore exekutiboaren funtzioak, erantzunkizunak eta estrategiak ezagutu edo sakondu nahi duten ikus-entzunezko sektoreko profesionalei zuzendutako ikastaroa da. Izen-ematea egin ahal izango da ikastaroaren orrian bertan.

Ikastaroaren helburuak

Ikastaroaren helburua da ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek indarrean dauden lege eta finantza esparruko ezagutzak eguneratzea. Hain zuzen ere, pizgarri eta onura fiskalei buruzko lege, deialdi eta xedapen berriak aztertuko dira, eta ikus-entzunezko proiektuen ekoizpen exekutiboan duten eragin eta aplikazioan sakonduko da. Horrez gain, jabetza intelektualari dagozkion oinarriak eta eguneraketak ere landuko dira.

 

Finantziazio aukerak

Ikastaro honetan, Fundaeren bitartez, %100eko hobaria jaso daiteke eta, horretaz gain, bekak lor daitezke Open Academy programaren bitartez. 

 

Informazioa

Julene Gorrotxategi Alberdi

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu 

600 022 720


Unibertsitatea baino gehiago gara