2018-2019 kurtsoko emateak

Atzera

PROCODA proiektuaren ematea

EMAKIDA

PROCODA proiektuaren ematea

2020·02·25

$titulo.getData()


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak PROCODA, Procesos de alto valor basados en el conocimiento y los datos proiektua finantziatu du, ELKARTEK deialdiaren barruan.

Deskribapena

PROCODA Fabrikazio Aurreratu arloko proiektu estrategikoa da eta bertan elkarlanean ari dira Euskadiko 7 teknologia zentro eta unibertsitate. Proiektuaren helburua da fabrikazio konplexu berrien garapenean ikertzea (balio handiko prozesuak) simulazioan oinarritutako hurbilketa hurbilpen integral baten (ezagutza) eta datuen monitorizazio nahiz analisiaren (datuak) bidez, modelizazio hibridoko eta jarduketa malguko plataforma bat eratuz (online eta urruneko jarduera eskainiz), ahalbidetuz horrela makinak fabrikatzen dituzten enpresei eta, bereziki, erabiltzaileei fabrikazio prozesuak optimizatzea (denboran eta kostuan) garapen fase guztietan: diseinua, ramp-up, ekoizpenaren bizitza zikloa eta eskakizun berrietara egokitzea, areagotuz kalitate eta fidagarritasun ratioak.

Horretarako, modu integratuan lantzen dira ikerketa eta ezagutza arlo bi normalean nor bere aldetik lantzen direnak:

  • Fabrikazio prozesuak arautzen dituzten oinarrizko parametroen funtsezko ezagutza. Nagusiki, gobernatzen dituzten printzipio fisikoen modelizazioaren bidez.
  • Datu esperimentalak monitorizatzea eta aztertzea. Monitorizazio hori bi fasetan erabiliko da: ereduen balidazio esperimentalerako tresna gisa eta industriari eskaintzen zaion irtenbidearen zati gisa, prozesatzeko, aztertzeko eta jarduteko plataformaren funtsezko elementu moduan.

Parte hartzaileak