Munduko lehen gastronomiako zentro teknologikoa

Atzealdea

Munduko lehen gastronomiako zentro teknologikoa

BCC

Munduko lehen gastronomiako zentro teknologikoa

Basque Culinary Center-ek munduko lehen gastronomiako zentro teknologikoa sortu du

2018·04·19

$titulo.getData()


Basque Culinary Centerrek aurrerapauso itzela emango du BCC Innovation munduko lehen gastronomiako zentro teknologikoaren sorrerarekin.  Zentroa abiarazteak erakusten du Basque Culinary Centerrekikerkuntzaren eta berrikuntzaren alde egindako apustua, mundu mailako erreferente bilakatu nahi baitu. Zentroa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari atxikita egongo da.

BCC Innovation zentroaren sorrerak Basque Culinary Centerren garapena sendotzen du, eta, halaber, aitzindari bilakatzen da bi garapen-polo integratzeagatik: Mondragon Unibertsitateari atxikitako Gastronomia Zientzien Fakultatea eta BCC, Gastronomiako Zentro Teknologikoa. Zentroak gastronomiaren XXI. mendeko erronkei erantzungo die osasunaren, kalitatearen, jasangarritasunaren eta ekonomiaren alorretan.

BCC Innovationek ezagutza sorraraziko du gastronomiaren sektorearen inguruan eta zenbait helburu beteko ditu: ezagutza aberastasun bilakatzea, enpresetan berrikuntza sustatzea eta enpresa berrien sorrerari babes aktiboa ematea, sektorearen etorkizuna bermatzeko.

Irakurri gehiago