Karrera bukaerako proiektuak euskaraz saria

Atzealdea

Karrera bukaerako proiektuak euskaraz saria

Sariak

Karrera bukaerako proiektuak euskaraz saria

Markel Azkue Etxeandiak, Goi Eskola Politeknikoko ikasleak, lehen saria lortu du, Ikerlanentzat egindako lan batengatik, eta Nagore Etxebarria Altunak, hau ere Goi Eskola Politeknikokoa, bigarren saria eskuratu du, Fagor Arrasaterako egindako proiektu batengatik.

2019·05·20

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak euskaraz egindako karrera-amaierako proiekturik onenei sariak eman dizkiete Mondragonek Arrasaten duen egoitza nagusian. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira, biak Goi eskola Politeknikokoak.Markel Azkue Etxeandia izan da, Ikerlanentzat egindako «Aplikazio industrialetarako energiaren biltegiratze-sistema hibridoen analisia» lanagatik eta 1.500 euroko saria jaso du. Bigarren sariaren irabazlea Nagore Etxebarria Altuna izan da, FAGOR Arrasaterentzat egindako proiektu honengatik: «Formatu kargatzailea eta elikapen lerroa uztartzen dituen prentsa baten elikapen sistemaren diseinua».Kasu honetan, 500 euroko saria eman diote.

Sariok duela zortzi urte sortu ziren, MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten. MONDRAGON Korporazioak erronka hori jasoa zuen bere Plan Estrategikoan, eta 2010ean lantalde bat sortu zuen, Korporazioko eta Unibertsitateko kideez osatua, sariak abian jartzeko. Hala, fakultate bakoitzeko bi ordezkarik eta Korporazioko batek osatutako epaimahaiak Korporazioko enpresetan egin eta sariketara aurkeztutako proiektuak aztertu dituzte.

Guztira 582 proiektu garatu dira Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Goi Eskola Politeknikoan eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Horietatik 187 euskaraz egin dira, alegia, %32. MONDRAGONeko kooperatibetan 120 proiektu landu dira eta bertan euskaraz garatutako 22 proiektuek parte hartu dute lehiaketan. Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko handia dute, eta euskaraz ongien idatzitakoak izan dira sarituak.

Epaimahaia osatzen duten fakultate bakoitzeko kideak hauek izan dira: Eneko Bidegain eta Karmele Perez (HUHEZI), Rafael Altuna eta Miriam Leibar (Enpresagintza), Xabier Arrasate eta Pedro Urteaga (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) eta Ander Etxeberria (MONDRAGON Korporazioa). Proiektuak sakon aztertu ondoren, epaimahaikideak ados jarri dira puntuazioa eman eta saridunak aukeratzeko orduan.

Saridunak:

Lehen saria: Markel Azkue Etxeandia (Goi Eskola Politeknikoa)

Proiektuaren izena: Aplikazio industrialetarako energiaren biltegiratze-sistema hibridoen analisia.

Laburpena:

Gaur egun, elektromugikortasunaren eta energia berriztagarrien hazkundea dela eta, energia- eta potentzia-eskakizun handiko aplikazio berriak agertu dira. Orain arteko biltegiratze-sistema gehienek zailtasunak dituzte aldi berean energia- eta potentzia-eskaerak asebetetzeko. Lan honetan, Li-ioi bateriaren eta EDLCaren arteko HESS erdi-aktiboaren diseinua eta garapena azaltzen da, bai eta bi sistemak konbinatzeak ekar ditzakeen onurak aztertu eta simulatu ere.

Bigarren saria:Nagore Etxebarria Altuna (Goi Eskola Politeknikoa)

Proiektuaren izena: Formatu kargatzailea eta elikapen lerroa uztartzen dituen prentsa baten elikapen sistemaren diseinua.

Laburpena:

Proiektu honek elikapen lerroa eta formatu kargatzailea uztartzen duten transfer prentsetako elikapen sistema mistoen diseinu-gida batzen du. Gida honen helburua lay-outean ematen diren interkonexioei soluzioa definitu eta ezartzea da, bezeroak zehaztutako, eta elikapenean eragina duten, 12 aldagaien konbinazio desberdin guztietarako.