Poster Onenaren Saria, Mekanikako XV. Kongresuan

Atzealdea

Poster Onenaren Saria, Mekanikako XV. Kongresuan

SARIA

Poster Onenaren Saria, Mekanikako XV. Kongresuan

Mondragon Unibertsitateko fluidoen mekanikako ikerketa taldeko kideek beren lan zientifikoak aurkeztu zituzten, eta horietako bat "poster" motako komunikazio onena izan zen

2022·06·07

$titulo.getData()


Bi urtez behingo biltzarra Marokoko Zientzia Mekanikoen Elkarteak antolatu zuen eta, bere Maiestate Mohammed VI.aren babespean, Casablancako Hassan II. Unibertsitateko Ain Chock Zientzia Fakultatean 2022ko maiatzaren 24tik 27ra. Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultateko doktoretza programako langileek eta ikasleek parte hartu zuten biltzarrean, zehazki, Mekanikako ikerketa taldeko kideek.

Biltzar horrek zientzia mekanikoetan interesa duen komunitate zientifiko eta industriala batu du ezagutza zientifikoa eta teknikoa trukatzeko, unibertsitateen arteko harremanak sendotzeko eta zientzia mekanikoetan ikerketan parte hartzen duten laborategi/talde nahiz enpresen arteko lankidetza eta transferentzia sustatzeko.

Testuinguru horretan, M. Mounir Bou-Ali kongresuko batzorde zientifikoko kide izan zen, eta Ane Errarte, Ainara Gomez eta Antton Sanjuan doktoregaiek beren lanak aurkeztu zituzten, tenperatura gradienteei lotutako masa transferentziaren inguruan eta karakterizazio material eta prozedura esperimental berriak garatzearen inguruan.

Saria Ainara

Gainera, Ainara Gomez doktoregaiak idatzizko "poster" komunikazio onenaren saria lortu zuen "Development of magnetoactive polymeric materials" izeneko lanarekin. Lan horren emaitzak bere doktore tesi proiektuaren parte dira, Joanes Berasategui eta M. Mounir Bou-Ali Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen zuzendaritzapean.

Zorionak Ainara!