Hirugarren urtez, fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek irabazi dute Kameratoia rallya

Atzealdea

Hirugarren urtez, fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek irabazi dute Kameratoia rallya

Sariak

Hirugarren urtez, fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek irabazi dute Kameratoia rallya

Mikel Irazusta, Unai Portilla y Haizea Azpilikueta izan dira lehenengo sariaren irabazleak

2017·11·02

$titulo.getData()


Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 3. mailako Mikel Irazusta, Unai Portilla eta Haizea Azpilikueta ikasleek irabazi dute 2017ko Kameratoia Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Rallya. Aurtengoa da hirugarren aldia, jarraian, Mondragon Unibertsitateko ikasleek irabazten dutela lehiaketa horretako sari nagusia. Aurten, 13 taldek bete dituzte lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Tazan izeneko film laburrarekin irabazi dute lehen saria Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek. Epaimahaikideen esanetan, “plano landuak eta travelinga erabili dituzte, teknologia berriak ere txertatu dituzte, Whatsapp bidezko mezuak pantailan ikusaraziz, garaikidetasunarekin bat datorrela erakutsiz”. Gainera, "baliabide gutxirekin halako lan interesgarria eskaintzea" eta umorea erabili izana ere saritu ditu epaimahaiak.

Topaguneak antolatzen dut Kameratoia; sari banaketa ekitaldia egin zuten, urriaren 28an, Lekeitikon.