Pasa den ostegunean jokatu zen HUHEZIko futbol 7 torneoa

Atzealdea

Pasa den ostegunean jokatu zen HUHEZIko futbol 7 torneoa

Futbol 7 torneoa HUHEZI

Pasa den ostegunean jokatu zen HUHEZIko futbol 7 torneoa

HUHEZIko futbol 7 torneoan 5 taldek hartu zuten parte

2019·01·28

$titulo.getData()


Pasa den ostegunean jokatu zen HUHEZIko futbol 7 torneoa, Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. 5 taldek hartu zuten parte eta nahiz eta eguraldiak ez zuen askorik lagundu, giro polita izan genuen ikasleen artean.

Finala, "Los Alfa" eta "Vodka Juniors" taldeek jokatu zuten, otsailaren 13an jokatuko den Mondragon Unibertsitateko txapelketara sailkatuz. "Los Alfa" taldeak 6-1 irabazi zuen finala eta Mondragon Unibertsitateko txapelketara begira, futbol 7 jokamoldean parte hartzea erabaki dute. Azpi-txapeldunek aldiz, futbol 11 jokamoldean lehiatuko dira.

Goiz euritsu eta hotzaren ondoren, dutxa beroa eta luntxa izan zuten ikasleek.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta hurrengo arte!!