Partaidetza Proiektua Jardunaldia

Atzera

Partaidetza Proiektua Jardunaldia

JARDUNALDIA

Partaidetza Proiektua Jardunaldia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan kokatzen da proiektua eta Mondragon Unibertsitateko ikerlariek 4 urtetan egindako lanaren emaitzak aurkeztuko dira

2019·10·22

$titulo.getData()


Azken lau urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan langileen parte hartzearen inguruko proiektu bat eraman dugu aurrera.  Proiektu horren emaitzak partekatzeko azaroaren 25ean (Hernani-Orona Ideo Campusean) goiz erdiko (9:00-11:30) jardunaldi bat antolatu dugu. Gurekin izango dira Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, eta Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea.
Proiektuan, Parte Hartzearen behatokia jarri dugu martxan. Gipuzkoako sektore estrategikoetako enpresetan pertsonen partehartzea (kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan) nolakoa den aztertu dugu Europarekin alderaketak egiteko. Horrez gain, langileen parte hartzearen inguruko esperientziak jasotzeko aukera izan dugu, gai honen inguruko hausnarketak eta ikasketak batuz. Izan ere, GSR S.Coop., Soraluce S.Coop eta Talleres Altube SL-ko langileak beraien esperientzia partekatuko dituzte ekitaldian. 
Lau urteetako lana, jakintza eta esperientzia liburu batean bildu ditugu "Langileen parte hartzea Gipuzkoan. Ongizatea, errendimendua, lurraldea" izenburu duena. Jardunaldia amaitzean, bertaraturiko bakoitzak liburuaren ale bat dohainik jasotzeko aukera izango du. 

Ekitaldiaren programa ondorengoa da:

08:45-09:00

AKREDITAZIOA

09:00-09:30

IREKIERA SAIOA
 Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia. 
 Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea.
 Partaidetza egitasmoa 2016-2019. Testuinguru eta Erronkak.

09:30-10:15

PARTEHARTZEAREN BEHATOKIA: EUROPAN, GIPUZKOAKO IKUSPEGIA • Partehartzearen efektua.
 Gipuzkoako lurraldeko azterketa enpirikoa
 Kooperatibaren ekarpena.

10:15-11:15

ALDAKETA PROZESUETAN PARTE HARTU DUTEN ENPRESEN EXPERIENTZIAK 
 1. Kasua: GSR S.Coop.
 2. Kasua: Talleres Altube S.L.
 3. Kasua: Soraluce S. Coop.

11:15-11:30

LIBURUAREN AURKEZPENA

11:30

JARDUNALDIAREN ITXIERA ETA KAFEAREKIN SOLASA  

 

 

Izen ematea