BBFko Berrikuntzaren Kale Irekiko paretak kolorea izango du irailetik aurrera

Atzealdea

BBFko Berrikuntzaren Kale Irekiko paretak kolorea izango du irailetik aurrera

Lehiaketa

BBFko Berrikuntzaren Kale Irekiko paretak kolorea izango du irailetik aurrera

BBFk eta BDCCk abiarazitako lehiaketaren fase desberdinen ondoren, Bilbao-Bizkaia energia berritzaile eta ekintzailea modu artistikoan islatuko duen pareta nola jantziko den erabakitzeko beste pausu bat eman da

2022·07·29

$titulo.getData()


BBFk eta BDCCk abiarazitako lehiaketaren fase desberdinen ondoren, Bilbao-Bizkaia energia berritzaile eta ekintzailea modu artistikoan islatuko duen pareta nola jantziko den erabakitzeko beste pausu bat eman da. 

Azken fasean, 489 lagunen partaidetzarekin, LEINN Arts-Mondragon Team Academyn team company den Merakiko Valeria Jiménez Cordobarena izan da obrarik bozkatuena. BBFn bizi diren zenait balioekin lotzen da obra: interkonexioak, begirada globala eta lokala, aniztasunak, talde-lana, lankidetza,...

Komunitatearen eta adituen batzordearen faseak kontuan hartuta, azken proposamena irailaren hasieran eraikiko da. Horrekin, iraileko hurrengo asteetan, BBFren Berrikuntzaren Kale Irekia kolorez tindatuko da. Kale hau Dock taberna, pertsonen arteko topagunea; Agora Plaza, partekatzeko ekitaldien lekua; Makery, prototipatzeko garajea eta Market Plaza, non hainbat ekintzailek espazio irekia partekatzen duten, osatzen dutena, pixkanaka bere forma hartzen ari da. 

Hau beste urrats bat baino ez da Berrikuntzaren Kale ireki horretara bidean, eta datozen hilabeteetan beste pauso gehigarriak emango dira. Zeintzuk? Irailetik aurrera ikusiko dugu.