Pablo Valle Heidelberg Laureate Forum nazioarteko topaketan
Pablo Valle Heidelberg Laureate Forum nazioarteko topaketan
Pablo Valle Heidelberg Laureate Forum nazioarteko topaketan
Doktoretzako ikaslea aukeratua izan da kongresuan harte hartzeko. Mundu osoko 200 lagunek soilik har dezakete parte: informatikaren alorreko 100 ikaslek eta matematikaren alorreko beste 100ek

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Pablo Valle ikertzaile gaztea aukeratua izan da Heidelberg Laureate Forum (HLF) nazioarteko biltzarrean parte hartzeko. Mundu osoko 200 lagunek soilik har dezakete parte biltzar horretan: informatikaren alorreko 100 ikaslek eta matematikaren alorreko beste 100ek.
Biltzarreko parte-hartzaileek astebete partekatu dute alor horietan erreferentzia diren ikertzaileekin, zeintzuek besteak beste sari hauek irabazi baitituzte: Abel saria, ACM AM Turing saria, Informatikako ACM saria, Fields domina, IMU Abacus domina eta Nevanlinnam saria.
Biltzarrera joan ahal izateko, beharrezkoa da eskarmentu handiko ikertzaile batek junior-ikertzailea hautagai gisa gomendatzea eta, ondoren, hautaketa-prozesu bat igarotzea, orain arte egindako lanak eta lortutako emaitzak baloratzeko.
Ikerketan egindako ibilbidea
Pablo Vallek Ingeniaritza Informatikoa eta Robotika eta Automatizazio Masterra ikasi zituen Mondragon Unibertsitatean. Graduan zein masterrean zehar, Programa Dualean parte hartu zuen eta unibertsitateko Software Ingeniaritzako ikerketa taldean sartu zen. Gaur egun, bere doktore-tesia softwarearen ingeniaritzaren arloan garatzen ari da, zehazki, sistema ziberfisikoen konponketa automatikoari buruz ikertzen ari da. Urte guzti hauetan unibertsitateko ikerketa-taldearekin lankidetzan aritu den esperientziari esker, Heidelberg Laureate Forum-erako mundu mailan hautatutako bakanetako bat da.
Zorionak Pablo!
