Pasa den astean ospatu genuen aurtengo Osasun Astea Mondragon Unibertsitatean

Atzealdea

Pasa den astean ospatu genuen aurtengo Osasun Astea Mondragon Unibertsitatean

Osasun Astea 2024

Pasa den astean ospatu genuen aurtengo Osasun Astea Mondragon Unibertsitatean

Egitarau zabala antolatu zen campus guztietan

2024·04·22

$titulo.getData()


Pasa den astean ospatu genuen Kirol Zerbitzutik antolatzen den Osasun Astea Mondragon Unibertsitatean. Mundu mailako Jarduera Fisikoaren eguna (apirilak 6) eta Mundu Mailako Osasunaren egunekin (apirilak 7) bat eginez, ikasturtero antolatzen da aste berezi hau egitarau zabalarekin, unibertsitatean osasun ohiturei buruzko kontzientzia landu eta ekintza ezberdinen bidez, jarduera fisikoa burutzeko aukerak eskainiz. 

Dagoeneko ohitura bihurtu diren gosari edo otordu osasuntsuak, campus guztietan eskaintzeaz gain, langileentzako burutzen ditugun MU Fit saio irekiak eskaini ziren campus ezberdinetan eta norbere kabuz campus inguruetan egiteko moduko ibilaldien proposamenak ere luzatu genuen. Honetaz gain, bendaje funtzional eta zinta kinesiologikoen inguruko formazio labur bat ere eskaini zen Aretxabaletako campusean.

Pena bat, astean zehar izan genuen eguraldi bustiagatik, ezin izan genuela mendi irteera aurrera atera eta atsedenaldi aktibo guneak ere ezin izan genituen nahi beste sustatu. 

Hemen duzu argazki bilduma ikusgai

 

 

Irudi galeria