Zure osasuna, zure eskuetan (eta zure oinetan)
Zure osasuna, zure eskuetan (eta zure oinetan)
Zure osasuna, zure eskuetan (eta zure oinetan)
Aurtengo osasun astearen barruan, mezu argi bat zabaldu nahi dugu: erabili eskailerak!

Ikasturte honetako osasun astea aitzakiatzat hartuta, otordu osasungarriak eskaintzeaz gain, eskaileren erabileraren aldeko kanpaina bat jarri dugu martxan.
Askotan, ohituragatik edo erosotasunagatik, igogailura jotzen dugu solairu bat edo bi igotzeko ere. Kanpaina honen bidez, inertzia hori hautsi eta mugimenduaren aldeko hautua egitera bultzatu nahi dugu unibertsitateko komunitatea.
Zergatik da hain gomendagarria keinu soil hau? Hona hemen eskailerak igotzeak eskaintzen dizkigun onura nagusiak:
- Osasun kardiobaskularra: bihotz-taupadak bizkortzen ditu, odol-fluxua hobetuz eta bihotza indartuz.
- Indar muskularra: hanketako eta gluteotako muskuluak tonifikatzeko modu natural eta eraginkorra da.
- Gaixotasun ezberdinak saihesten laguntzen du
- Denboraren kudeaketa: askotan, igogailuaren zain egon beharrean, eskailerak erabiltzea azkarragoa da solairu gutxi batzuk igotzeko.
Garrantzitsua da jakitea onura horiek guztiak ez direla soilik toki batetik bestera desplazatzearen ondorioz lortzen. Eskailerak, bere horretan, entrenamendurako tresna bat dira. Zure ikasketa edo lan saioan 5 minutuko etenaldia egin dezakezu eskaileretan gora eta behera egiteko; modu horretan, eserita daramazun denbora konpentsatu eta bihotza aktibatuko duzu, beste ezeren beharrik gabe. Eskailerak, beraz, gure campuseko doako gimnasioak dira, edozein unetan erabili ditzakegunak.
Beraz, esan dezakegu osasuna mugimenduan dagoela. Gaurtik aurrera, gogoratu; eskailerak ez dira bide bat soilik, zure osasuna hobetzeko aukera bat dira.
Zeren zain zaude?? batu bizi ohitura osasuntsuetara!! Zure osasuna zure eskuetan (edo oinetan) dago eta!!
