Osasun astea, etxean lanean

Atzealdea

Osasun astea, etxean lanean

#etxeangeratzennaiz

Osasun astea, etxean lanean

Osasun astea

2020·04·06

$titulo.getData()


Urtero bezala, kirol zerbitzutik osasun astea ospatzeko jarduera desberdinak prestatuta genituen, Kirolaren munduko eguna (apirilak 6) eta Osasunaren munduko egunarekin (apirilak 7) bat eginez.

Aurten, bi egun hauen garrantzia argi geratu dira, batetik, egunerokotasunean jarduera fisikoa egiteko beharra eta, bestetik, pertsona guztientzat osasuna bermatzea zein garrantzitsua den. Osasunaren Munduko Egunaren gaia erizainen eta emaginen lana gogoratzea da, hemendik gure eskerrak egunero egiten duten lanagatik, are gehiago bizitzen ari garen egun zail hauetan.

Aste honetarako hurrengoa proposatzen dizugu:

  • Bidali iezaguzu zure bazkari osasuntsuari buruzko argazkia,  egia dela ziurtatzeko buelta emanda dagoen edalontzi bat erakustea soilik eskatzen dizuegu. Parte hartzaile guztien artean Kirol azterketa mediko bat edo Forum Sportko bonoa zozketatuko dugu.

Elikadura gomendio batzuk ere utzi nahi dizkizuegu, konfinamenduan zehar dieta osasuntsu eta orekatua izan dezazuen.

Animo denoi.