Orona Ideo eta Goierriko campusetako barne txapelketak jokatu ditugu

Atzealdea

Orona Ideo eta Goierriko campusetako barne txapelketak jokatu ditugu

BARNE TXAPELKETAK

Orona Ideo eta Goierriko campusetako barne txapelketak jokatu ditugu

Baditugu Goierri eta Galarretako campusetako barne txapelketetako txapeldunak

2021·12·16

$titulo.getData()


Atzo, Abenduak 14, Goierri eta Orona-Ideo campusetako barne txapelketak jokatu genituen.

Goierrin 4 talde aurkeztu ziren areto futboleko txapelketan parte hartzeko. Talde guztiek denen aurka jokatu ondoren, GOI2 izan zen txapelketako irabazlea, partida guztiak irabazita.

Orona- Ideon, egun berean, areto futbol eta saskibaloi (3x3) txapelketak jokatu genituen. Guztira 60 ikasle inguru bildu ziren lagun arteko giroan txapelketak jokatzeko.

Goiz guztia partiduak jokatzen pasatu eta gero, areto futbola Atsedena+Igus taldeak irabazi zuen eta 3x3 txapelketa berriz Patxaran taldeak.

Urtarrilean, Goi Eskola Politeknikoko finala jokatuko dugu Arrasaten campus bakoitzeko talde irabazleen artean.

Mila esker parte hartzaile guztiei!

Hemen dituzue txapelketako argazkiak ikusgai!

Irudi galeria