Orona iDeo eta Goierriko campusetako barne txapelketak jokatu ditugu

Atzealdea

Orona iDeo eta Goierriko campusetako barne txapelketak jokatu ditugu

BARNE TXAPELKETAK

Orona iDeo eta Goierriko campusetako barne txapelketak jokatu ditugu

Baditugu Goierri eta Galarretako campusetako barne txapelketetako txapeldunak

2019·12·19

$titulo.getData()


Asteazken eta ostegunean Goierri eta Orona-Ideo campusetako barne txapelketak jokatu genituen hurrenez hurren.

Goierrin 6 talde aurkeztu ziren areto futboleko txapelketan parte hartzeko. 3 taldeko 2 multzo osatu genituen eta multzo bakoitzeko talde onenen artean finala jokatu zen eguerdiko 12:00ak aldera. Finala, lehenengo mailako bi gelen artean jokatu zen.

Partidua 2-2ko emaitzarekin amaitu eta gero, penaltietan, Beñat, Mikel, Oier, Nora eta Iñakiren taldea gailendu zen.

Orona- Ideon, ostegunean, areto futbol eta saskibaloi (3x3) txapelketak jokatu genituen. Guztira 70 ikasle inguru bildu ziren lagun arteko giroan txapelketak jokatzeko.

Goiz guztia partiduak jokatzen pasatu eta gero, areto futbola Nottingham prisa taldeak irabazi zuen eta 3x3 txapelketa EKO 2 taldeak.

Urtarrilean, Goi Eskola Politeknikoko finala jokatuko dugu Arrasaten campus bakoitzeko talde irabazleen artean.

Mila esker parte hartzaile guztiei!

Irudi galeria