Martxoaren 10ean, ikastetxeetako orientatzaileei zuzendutako jardunaldia: Humanitateetako ikasleen orientazioa eta etorkizuneko lanbideak

Atzealdea

Martxoaren 10ean, ikastetxeetako orientatzaileei zuzendutako jardunaldia: Humanitateetako ikasleen orientazioa eta etorkizuneko lanbideak

Orientatzaileen jardunaldia

Martxoaren 10ean, ikastetxeetako orientatzaileei zuzendutako jardunaldia: Humanitateetako ikasleen orientazioa eta etorkizuneko lanbideak

Jardunaldia egingo da Bilbao AS Fabrik-en, Zorrotzaurren, 11:00etan hasita. Dagoeneko irekita dago izen-ematea.

2023·02·23

$titulo.getData()


Eskoletako orientatzaileei zuzendutako jardunaldia antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak martxoaren 10ean, Bilbao As Fabrik-en, Zorrotzaurren, 2.2.2 aretoan. Jardunaldiaren helburua da hausnartzea Humanitateek duten tokiaz eta etorkizunaz batxilergoan eta unibertsitatean, betiere, ikasleen orientazioan hobetzeko asmoarekin.

 

Ekitaldia hasiko da 11:00etan eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Interesatuek hurrengo galdetegian eman dezakete izena:

  • Eman izena: Humanitateetako ikasleen orientazioa eta etorkizuneko lanbideak.

Humanitateetako ikasleen orientazioa eta etorkizuneko lanbideak jardunaldian, Humanitateen etorkizunaren inguruan hausnartu nahi da, bai eta unibertsitatean zein batxilergoan daukaten presentziaz aritu ere. Horretarako, eta etorkizuneko ikuspegia jardunaldian txertatu asmoz, sortzen ari diren lanpostu berriak izango dira hizpide eta Humanitateetako ikasleek lanbide horietan zein protagonismo izan dezaketen landuko da. Era berean, batxilergoko egungo errealitatea zein den eta horren inguruan hitz egiteko parada izango da, betiere, Humanitateen eta Giza Zientzien ikuspegitik.

 

Egitaraua

11:00 Harrera. 

11:15 Hitzaldia: 

Humanitateen arloko graduen bilakaera eta ikasleen profila. Aitziber Arregi (Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Zuzendari akademikoa).

11:30 Mahai-ingurua:

  • Jorge García (Tecnalia. Mugikortasun eta industria proiektuen kudeatzailea).
  • Amaia Beloki (Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza).
  • Aitor Pagaldai (Lauaxeta ikastola. Zuzendari orokorra).
  • Oier Imaz (Mondragon Unibertsitatea).
  • Moderatzailea: Aitor Zuberogoitia (Mondragon Unibertsitatea. Humanitate Digital Globalak graduko koordinatzailea).

12:30 Itxiera eta kafea.