Lanera bizikleta elektrikoan joateko aukera eskaini die ORBEAk fakultateko langileei
Lanera bizikleta elektrikoan joateko aukera eskaini die ORBEAk fakultateko langileei
Lanera bizikleta elektrikoan joateko aukera eskaini die ORBEAk fakultateko langileei
ORBEAk Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko lankideen esku bost bizikleta elektriko jarri ditu Europako Mugikortasunaren Astean.
ORBEAk 5 bizikleta elektriko jarri ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko lankideen esku. Astebetez luzatuko den ekimenaren helburua da fakultateko lankideek etxetik campuserako joan-etorria modu jasangarrian eta osasuntsuan egitea.
Izan ere, fakultateko lankideek aukera izan dute bizikleta elektrikoa egun oso batez erabiltzeko eta, Debagoieneko bidegorri-sarea baliatuz, etxetik lanerako joan-etorria egitea.
Europako Mugikortasunaren Astea
ORBEArekin batera abian jarritako ekimena Europako Mugikortasunaren Astean harira egin da. Europar Batzordeak bultzatutako ekimen horrek hainbat helburu ditu. Hain zuzen ere, garraio garbia eta aktiboa bultzatu nahi da, auto pribatuaren erabilera gutxitu, bizi-kalitatea eta osasuna hobetu eta espazio publikoa berreskuratu.
