2014-2015 kurtsoko emateak

Atzealdea

OPTEMUS proiektuaren ematea

Emakida

OPTEMUS proiektuaren ematea

2014·12·31

$titulo.getData()


Europar Batasuneko Horizon 2020 Programa Markoak OPTEMUS; Optimised Energy Management and Use proiektua finantziatu du, "H2020-GV-2014" deialdiaren barruan, H2020-GV-2-2014_653288 erreferentziarekin.

 

Web orrialdea

Informazio orokorra

  •  Hasiera eta amaiera datak: 2015eko ekainak 1 - 2019ko abuztuak 31
  •  Onartutako aurrekontua eta diru-laguntza (Guztira): 6.390.633,75 € eta 6.390.633,75 €
  •  Proiektua koordinatzen duen enpresa: KOMPETENZZENTRUM - DAS VIRTUELLE FAHRZEUG, FORSCHUNGSGESELLSCHAFT MBH (Austria)

Helburua

OPTEMUS, energiaren kudeaketa eta erabilera optimizatua izeneko proiektuak aukera bat eskaintzen du ibilgailu elektriko eta ahokagarriak modu zabalean erabiltzeko oztoporik handienetako baten aurrean, hau da, bateria elektrikoen biltegiratze ahalmen txikiaren ondoriozko irismen eskasaren aurrean.

OPTEMUS proiektuak itogune horri aurre egiteko zera proposatzen du, energia kontsumo txikia baliatzea, eta baita bidaiaria erdigunean jarriko duen ikuspegi holistikoaren bidezko energia bilketa ere; lekua, kostua eta konplexutasuna bezalako baldintzak aintzat hartuz. Zehazki, OPTEMUSek oinarrizko hainbat teknologia berritzaile garatu nahi ditu (hozteko unitate konpaktua eta HAVC unitate konpaktua dituen kudeaketa termiko integratuko sistema; bateriaren kokalekua eta isolamendua, energia termikoa eta elektrikoa biltegiratzeko; energia termikoa kudeatzeko kontrol unitatea; motelgailu birsortzaileak), eta baita teknologia osagarriak ere (egokitzapen lokalizatua, TEDa duten eserleku adimendunak eta estalkiko panel adimendunak dituena); horiek guztiak kontrol adimendunekin konbinatuta egongo dira (gidatze eta bideratze ekologikorako estrategiak, kabina aldez aurretik energia kontsumo minimoarekin egokitzeko estrategia, kudeaketa elektrikorako estrategia).  

Prototipo birtualak eta bizitza errealekoak konbinatuz, eta jardueraren puntako ebaluaketarekin, merkatuko A sektoreko eta teknologia sorta honetako ibilgailu elektrikoak (Fiat 500e) % 32 energia gutxiago erabiliko du osagaiak hozteko, eta % 60 gutxiago bidaiaren erosotasunerako; gainera, beste % 15  trakziorako erabilgarri egongo denez, gidatzeko tartea hobetu egingo da muturreko baldintza klimatikoetan: 44 km (% 38), gutxienez, giro beroetan (35ºC-tik gora eta % 40eko h.e.) eta 63 km (% 70) giro hotzetan (10ºC-tik behera eta % 90eko h.e.).