Enpresagintza Fakultateak eta Euskadiko Elikadura Klusterrak "elikaduraren sektorean lan-testuinguru lehiakor berriak sortzeko aukerak" jardunaldia antolatu dute

Atzealdea

Enpresagintza Fakultateak eta Euskadiko Elikadura Klusterrak "elikaduraren sektorean lan-testuinguru lehiakor berriak sortzeko aukerak" jardunaldia antolatu dute

Jardunaldia

Enpresagintza Fakultateak eta Euskadiko Elikadura Klusterrak "elikaduraren sektorean lan-testuinguru lehiakor berriak sortzeko aukerak" jardunaldia antolatu dute

Jardunaldia "Lan egiteko modu berriak: perspektibak, praktikak eta telelanaren ezarpena Gipuzkoako elikaduraren sektorean" proiektuaren barruan kokatzen da

2021·06·04

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Euskadiko Elikaduraren Klusterrak "Elikaduraren sektorean lan-testuinguru lehiakor berriak sortzeko aukerak" izeneko jardunaldia antolatu dute Basque Culinary Centerren. Jardunaldi hau "Lan egiteko modu berriak: perspektibak, praktikak eta telelanaren ezarpena Gipuzkoako elikaduraren sektorean" proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatu eta sustatu du.

Jardunaldian, lan egiteko modu berrien inguruko azken joerak ezagutu dira, Albert Cañigueral hizlari eta dibulgatzaile adituaren eskutik. Joseba Arano Echebarria Pertsona, Kalitate eta Kudeaketa etikoaren zuzendaria Pascual enpresan eta Ariadna de la Casa Herrera, HR Business Partner Nestlé enpresan, bien eskutik praktika on batzuk ezagutu dira.

Era berean, eta Euskadiko Elikaduraren Klusterrean arreta berezia jarrita, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko trakzio-taldeak, Klusterrarentzat egindako diagnostikoaren emaitzak aurkeztu ditu lan egiteko modu berrien inguruan. Jardunaldiaren amaieran, parte-hartzaileek elkarrekin gogoeta egin dute elikaduraren sektoreko lan egiteko modu berrien etorkizunari buruz.