Mondragon Unibertsitatea lanza un nuevo Grado en Business Data Analytics en Bilbao

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea lanza un nuevo Grado en Business Data Analytics en Bilbao

Gradu berria Bilbon

Mondragon Unibertsitatea lanza un nuevo Grado en Business Data Analytics en Bilbao

Gradu hau profil profesional zehatz baten beharrari erantzutera dator, datuen zientziaren ezagutza eta bere aplikazioa empresa gestioan ustartzen duen profila.

2018·12·10

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak datorren kurtsoan Business Data Analytics gradu berria eskeiniko du Bilbon. Gradu hau profil profesional zehatz baten beharrari erantzutera dator, datuen zientziaren ezagutza eta bere aplikazioa empresa gestioan ustartzen duen profila.

Negozio-eszenatokia geroz eta digitalakoa dugu eta, ondorioz, datuak modu masiboan sortzen dira. Hori delata datu hoietatik balioa ateratzen dakiten profil kualifikatuen eskariak merkatuko hautagaien kopurua gainditzen du gaur egun. Randstad Research-ek prestatutako txosten baten arabera, bost urteko espazioan 390.000 profesional beharko dira datuen zientzia arloan.

Business Data Analytics Graduaren helburua datuak erakundeentzat balio bihurtu ditzaketen ikasleak trebatzea da, antolakuntza prozesuen optimizazioarekin edo zerbitzu edota negozio berrien sorreraren bitartez.

Gradu berri honen ikuspuntu metodologikoan ikaslea bere ikasketaren protagonista dugu eta hasieratik enpresa-errealitatearekin harreman estua du. Metodologia honetan, ikasleek sektore ezberdinetako (txikizkakoak, telekomunikazioak, bankuak, entretenimenduak, etabar) enpresen arazo errealei irtenbideak garatu beharko dizkiete, beti ere datuekin erlazio duten arazo eta irtenbideak. Adibidez, ikasleek aurreikuspen ereduak garatu beharko dituzte, produktu / zerbitzu baten edo ondasunen kontsumoaren erabilera eredua aztertuz etorkizuneko ekintzak aurrikusiz, edota matematika erabiliz, datozen hilabeteetan kontsumo energetikoaren eskaria aurrikusiz.

Business Data Analytics-eko Gradua Mondragon Unibertsitateko gradu mailako apostua da Bilboko egoitzarako eta enpresen aldetik dagoen datuen profil profesionalaren beharrari erantzutera dator.

Informazio gehiago hemen: https://www.mondragon.edu/eu/grado-business-data-analytics