Zehaztasuneko onkologiari buruzko tailer interaktiboa, Sophia Genetics-en eskutik
Zehaztasuneko onkologiari buruzko tailer interaktiboa, Sophia Genetics-en eskutik
Zehaztasuneko onkologiari buruzko tailer interaktiboa, Sophia Genetics-en eskutik
Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleek onkologiako odol-analisiari buruzko tailer interaktibo batean parte hartu zuten
Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako gradu eta masterren programa akademikoaren baitan, hainbat dira urtero enpresekin elkarlanean antolatzen diren jarduerak. Oraingoan, Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleen txanda izan da eta SOPHiA GENETICS enpresako ordezkariek dinamizatutako tailer batean parte hartu dute.
Masterreko ikasleek zehaztasuneko-onkologiari buruz ikasteko aukera izan zuten. Funtsezko kontzeptuak landu ziren, hala nola biopsia likidoa eta haren aplikazioa minbiziari lotutako aldaera genetikoen detekzioan, diagnostiko goiztiarrerako eta tratamendu pertsonalizatuen garapenerako funtsezko tresna baita. Gainera, ikasleek taldeka lan egin zuten biopsia likidoaren datuak atzemateko, eta emaitzarik onenak lortu zituen taldeak sari bat jaso zuen.
SOPHIA GENETICSek eta Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Biomedikuntza arloko taldeak lankidetza harreman hurbila dute, eta horrek aukera ematen du berrikuntza proiektuak garatzeko eta gazteen talentua sustatzeko bien interes eremuetan.
Teknologia Biomedikoak Unibertsitate Masterra
Teknologia Biomedikoak Unibertsitate Masterra Arrasateko campusean ematen da (90 ECTS; 1,5 urte) eta ikasleek aukera dute ikasketak praktika ordainduekin uztartzeko. Euskadin industria biomedikoa hazten ari denez, profil horren eskaria handitzen ari da egunez egun, eta horrek etorkizun handiko ibilbide profesionala proiektatzen die ikasleei.