Euskadi, Kenya eta Senegalgo ekintzailez osatutako bederatzi taldek Afrikan eta Euskadin garatzeko prestatu dituzten osasunerako eskubideari buruzko proiektuak defendatuko dituzte

Atzealdea

Euskadi, Kenya eta Senegalgo ekintzailez osatutako bederatzi taldek Afrikan eta Euskadin garatzeko prestatu dituzten osasunerako eskubideari buruzko proiektuak defendatuko dituzte

Garapen Soziala - MTA

Euskadi, Kenya eta Senegalgo ekintzailez osatutako bederatzi taldek Afrikan eta Euskadin garatzeko prestatu dituzten osasunerako eskubideari buruzko proiektuak defendatuko dituzte

Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Team Academyk sustatutako programaren helburua da gizarte-garapena sustatuko duten –kasu honetan, osasunerako eskubidea– eta Afrikan zein Euskadin inpaktu positiboa izango duten enpresa berriak sortzea

2022·02·10

$titulo.getData()


Afrikan eta Euskadin dauden gizarte-ekintzailetza sustatzeko aukerak aztertzea Euskadiko eta Afrikako gazteez osatutako talde kulturaniztunen bidez, kultura-aniztasuna eta elkarren arteko sorkuntza baliatuta. Hori izan zen, duela lau urte, Europan aitzindaria den programa baten ernamuina: Africa Basque Challenge. Mondragon Unibertsitateak, MONDRAGON TEAM ACADEMY ekintzailetza-sarearen bidez, Mundukidek eta LKS taldeak, besteak, beste, sustatutako programa bat da, eta haren helburua da gazte ekintzaileek elkarren artean proiektuak sortzea, Afrikan zein Euskadin inpaktu positiboa sortzeko. Ekimen horri esker, orain arte, hamar bat enpresa sortu ahal izan dira, gehienak Afrikan. Aurten, hirugarren edizioa izango da eta osasunerako eskubidean eragiten duten proiektuak ditu ardatz. Aurtengo edizioan, Anesvad fundazioa, Diversity 4 Equality eta Zuhura Africa batu dira antolatzaileen taldera.

Zehazki, bihar, ostirala, Euskadi, Kenya eta Senegalgo 38 gaztek osatutako bederatzi talde kulturaniztun Bilbon elkartuko dira (BBK Kunan – GJHen Etxean), 17:30etik aurrera, azken lau hilabeteetan landu dituzten proiektuak defendatzeko. Osasunerako eskubidea oinarritzat hartuta, taldeen xedea da ur garbiaren, osasun mentalaren, nutrizioaren, genero-berdintasunaren, haurren eta dibertsitate funtzionalaren aldeko proiektuak garatzea.

Saria jasoz gero, taldeek duten konpromisoetako bat da beren enpresa martxan jartzea. Hala, lehen edizioan irabazle izan zen Hoco enpresak eraikuntzarako materialak sortzen ditu koko-zuntzak erabilita. Bigarren edizioko proiektu irabazlea, Impact Mama, emakumeentzako coworkingerako karabana-furgoneta bat da, zeinak Senegalgo landa-eremuko herrixkak bisitatzen baititu, emakumeei prestakuntzan eta ekintzailetzan laguntzeko.

 

9 taldeak

Nairobin aurrez aurre bildu ondoren, lanean aritu dira azarotik otsailera bitartean, modu digitalean, eta aste honetan 9 taldeen topaketa egin da Bilbon. Fase honetan, ekintzaileek finantzaketaren eta negozio-planei buruzko prestakuntza jaso dute, baita diseinuari eta inpaktuaren kudeaketari buruzkoa ere. Helburua da bihar, ostirala, beren proiektuak aurkeztea azken ekitaldian, non epaimahai batek proiektu irabazleak aukeratuko baititu aurkezpena eta gero. Helburu nagusia da Kenyan, Senegalen eta/edo Euskadin inpaktu positiboa izango duten enpresa errealak sortzea.  

Zehazki, bihar, 17:30ean, BBK Kunan, 38 euskal-afrikar gaztek osatutako 9 taldek beren proposamena defendatuko dute epaimahai baten aurrean. Epaimahai horretan inbertitzaile ezagunak eta inpaktua duten inbertsio-funtsak eta gizarte-enpresariak eta -ekintzaileak daude, eta startup irabazleak aukeratuko dituzte.  Ekitaldia (ingelesez egingo da) zuzenean eta online jarraitu ahal izango da helbide honetan: https://www.youtube.com/watch?v=b-MwS8MvrJw

Taldeek proiektuak pitching edo igogailuaren teknikariaren bidez defendatu ondoren, epaimahaiak hiru proiektu irabazleak aukeratuko ditu. Lehenengoak 2.500 euro eskuratuko ditu, eta 1.500, berriz, bigarrenak eta hirugarrenak. Horrez gainera, lau hilabetez, Bridge for Billions azeleragailu digitalaren laguntza izango dute, negozio-eredua diseinatzeko eta startupak martxan jartzeko.

 

Proiektuak

Proiektuen hasierari dagokionez, partaideek erabakiko dute noiz izango den zentzuzkoena horiei ekitea eta noiz izango duten inpakturik handiena. Hasiera batean, leku bakarrean hasiko da, eta gehienetan Afrikan izango da. 

1. TALDEA: (HAURRAK) dibertsitate funtzionala duten umeak Kenyako ikastetxeetan integratzeko metodologiak garatzea.

2. TALDEA: (OSASUN MENTALA) Adimen emozionala lantzea enpresen barruan, Euskadin ongizate-eremuak sortzeko.

3. TALDEA: (OSASUN MENTALA) Kenyako gazteengan depresioa prebenitzea, komunitatea sortuz eta komunitatearen laguntza baliatuz.

4. TALDEA: (UR GARBIA ESKURA IZATEA) Kitengelan (Kenya) ura garbitzeko sistema bat erabiltzea, herrialdeko eskualde lehorrenetako batean edateko ura eskaini izateko.

5. TALDEA: (NUTRIZIOA) Diabetesa duten pertsonei laguntza ematea, jarraipenaren bidez eta diagnostiko prebentiboa egiteko monitorizazioaren bidez, Kenyan.

6. TALDEA (GENERO-BERDINTASUNA) Erditu ondorengo depresioak jota dauden emakumeei laguntza ematea eta haiekin egotea, Kenyan.

7. TALDEA: (HAURRAK) Eskolako materialak garatzea, hezkuntza haur guztien eskura jartzeko Senegalgo landa-eremuetan. 

8. TALDEA: (DIBERTSITATE FUNTZIONALA) Gorputz-adarrak fabrikatzea plastiko birziklatua erabilita, dibertsitate funtzionala duten pertsonek hobeto mugitzeko aukera izan dezaten eta ondasun eskuragarria izan dadin Kenyan.

9. TALDEA: (NUTRIZIOA) Landa-eremuetan elikadura hobetzea, Kenyan dieta osasuntsua eta askotarikoa eskainiko duen aseguru-plan baten bidez.

 

Jatorria

Programa beharrizan batetik sortu zen hasieran: desberdintasun-arrakalak murriztea eta gizarte-erronkei irtenbideak ematea zuen xede, landa- eta hiri-eremuen arteko arrakalari edo osasunerako eskubideari erantzuteko. Eta, bigarrenik, aukera batetik sortu zen, kooperaziorako ikuspegi berri batetik, ekintzailetzatik, benetako inpaktua sortzeko asmoz, hainbat herrialdetako gazteen bidez, herrialde guztietan modu ezberdinetan eta testuinguru ezberdinetan ematen ari diren erronkei aterabidea emateko.  Era horretara, 2030 Agendaren bidez eta Nazio Batuek sustatutako GJHen bidez partekatutako gizarte-erronkak lantzen ditu programak, eta tokiko irtenbideak sortzen dira elkarren artean ikuspegi orokor batekin.

Euskadi eta Afrikaren arteko lankidetza-programa hau martxan jartzea Mondragon Unibertsitatearen nazioarteko ekintzailetza-sareak Afrikan emandako lehen urratsa da, Mondragon Team Academy sarearen bidez, eta atea zabaltzen du etorkizunean Afrikan lankidetza-bideak garatzeko (kontinente bakarra da, Ozeaniarekin batera, non ekintzailetza-sareak presentziarik ez duen).

Hirugarren edizio honetan erakunde hauek izan dira laguntzaile: Anesvad fundazioa, Moviltik, E-Lankidetza (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia), Hahatay, Initiative Developpement, CAMINOS, Aminata, Euroregión, UPNA, ESTIA eta Impact Hub Dakar.