Maskulinitate berriak: gizonak eta arriskua

Atzealdea

Maskulinitate berriak: gizonak eta arriskua

FORMAKUNTZA

Maskulinitate berriak: gizonak eta arriskua

Ritxar Bacetek ikasturte honetan maskulinitate berrien eraikuntza positiboarekin loturik eskainiko dituen hiru hitzaldietatik lehena

2019·10·29

$titulo.getData()


Hitzaldia azaroaren 4an izango da, 18:30ean Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (Loramendi kalea 4, Arrasate), eta sustatzaileak Piper Txuriak eta Elkarhezitzen elkarteak dira Biteri Ikastetxe Nagusiarekin batera. Saioa kokatzen da maskulinitate berriei buruzko formazio saio berrien baitan, aurretik aipatutako eragileek antolatzen dutena bigarren urtez jarraian.

Aurreko ikasturteko elkarlan esperientzia arrakastatsua eta gero, Richar Bacete bidelagun izango dugu gai ezberdinei buruzko kontzientziazio eta hausnarketan bere hitzaldiekin. Betiere filosofia feminista batetik abiatuz eta bai emakume bai gizonentzat irekia, gizonen ikuspegitik maskulinitate berriak positiboki eraikitzeko xedez.

Azaroaren 4ko hitzaldiak hizpide izango du gizonak eta arriskua gaia. Ritxar Bacete berak azaltzen duenez, Nuevos hombres buenos liburuaren egileak, “Gure kulturan maskulinitatearekin loturiko arriskuak dakarren arazoa da baduela horretarako baimen soziala; are gehiago, identitate baieztapen balorazio positiboa du eta horrek ahalbidetzen du fenomeno hedatu eta normalizatua izatea. Gizonen kasuan, arrisku egoera bat asumitzeak dakarren zaurgarritasuna minimizatzen du epikak, errekonozimendu sozialak du norbere osotasuna arriskuan jartzearen truke lor daitekeenak (ospea, boterea, autoritatea…).

Entitate bultzatzaileok guztioi luzatzen dizuegu Biteri Ikastetxeko gela multifuntzionalean azaroaren 4an, 18:30 eta 20:30 artean, egingo den saiorako gonbidapena.