LEINNer bat gehiago Forbes Under 30 zerrendan: Apurva San Juan eta LUP proiektua, irisgarritasunaren eta berrikuntza sozialaren alde
LEINNer bat gehiago Forbes Under 30 zerrendan: Apurva San Juan eta LUP proiektua, irisgarritasunaren eta berrikuntza sozialaren alde
LEINNer bat gehiago Forbes Under 30 zerrendan: Apurva San Juan eta LUP proiektua, irisgarritasunaren eta berrikuntza sozialaren alde
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Mondragon Team Academy komunitatea berriro ere ageri da Forbes Under 30 – Espainia 2025 zerrenda ospetsuan. Oraingoan, Apurva San Juan-en aitortza ospatzen dugu, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko (LEINN) parte-hartzailea eta Eneko Calvo bere bazkidearekin batera, LUP proiektuagatik
Eta... zer da LUP?
Bolsikoko lupa adimentsu bat da, segundo gutxitan edozein testu ahots bihurtzen duena. Ikusmen murriztua edo dislexia duten pertsonentzat bereziki pentsatua, LUPen helburua argia da: irakurketa erraz eta askotarikoa izan dadin pertsona guztientzat.
Aitortza honek berresten du gure komunitatearen konpromisoa helburuarekin egindako ekintzailetzarekin eta eragin sozialarekin. Apurva-rekin batera, 11 leinner dira jada Forbes Under 30 zerrendan agertu direnak:
Marta Maneja eta Hernán Hernández Olaya – Gloop
Ane Fernández de Arbina Urbina – Test4Safe
Iñigo Monreal Legarda eta María Jara Perea – Smallops
Enrique Cat – Nostoc Biotech
Gala Freixa – Sheedo
Eider Etxebarria – Bizipoz
June Arrieta – Zocco Handmade
Julen Rodríguez – The Gravity Wave
Eta orain, Apurva San Juan – LUP
LEINNen, pertsonak erdigunean jartzen dituen eta teknologia erronka errealetara bideratzen duen hezkuntza eraldatzailea sustatzen jarraitzen dugu.
Zorionak Apurva eta Eneko! Erakutsi diguzue inpaktuzko ekintzailetza etorkizun bidezkoago, irisgarriago eta inklusiboago baterako bidea dela.