Enpresa Sortuz lehiaketaren edizio berria ekintzailetza teknologiko industriala sustatzeko

Atzealdea

Enpresa Sortuz lehiaketaren edizio berria ekintzailetza teknologiko industriala sustatzeko

LEHIAKETA

Enpresa Sortuz lehiaketaren edizio berria ekintzailetza teknologiko industriala sustatzeko

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa oinarri teknologikoko negozio-ideia berritzaile eta jasangarrien bila dabil Enpresa Sortuz lehiaketaren edizio berri honetan. Izen-ematea maiatzaren 30ean amaituko da. Lehiaketako sari gisa 6 beka eta sari ekonomikoak egongo dira proiektuak aurrera eraman daitezen

2023·05·22

$titulo.getData()


Oinarri teknologikoko ideia berritzaile guztiek lekua dute Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak sustatzen duen Enpresa Sortuz lehiaketan. Jende askok ezin du negozio-ideia bat gauzatu baliabiderik ez duelako. Hori dela eta, Enpresa Sortuz lehiaketaren edizio berriak 100.000 euroko diru-zuzkidura eskaintzen du, oinarri teknologiko eta jasangarriko proiektuak gauzatzeko. Fagor Taldearen, Orbearen eta Centro Stirling sozietatearen laguntzari esker lortu da zenbateko hori biltzea. Enpresa horiek talentu teknologikoa eta lurraldean enplegua eta aberastasuna sortzea sustatzen dute. Guztira, unibertsitateko lehiaketak 6 beka emango ditu 2023-2024 ikasturtean, ideia irabazleak lantzeko eta emaitza merkatura eraman ahal izateko. Izen-ematea maiatzaren 30ean bukatuko da, eta ekainaren 8an jakinaraziko da zer pertsona edo talde diren finalistak. Final handia ekainaren 16an egingo da, Garaia Parke Teknologikoan. Finalistek epaimahaiari aurkeztu beharko diote beren proiektua.