Imanol Badiola, Mondragon Unibertsitatea Karting txapelketako azkarrena

Atzealdea

Imanol Badiola, Mondragon Unibertsitatea Karting txapelketako azkarrena

Karting

Imanol Badiola, Mondragon Unibertsitatea Karting txapelketako azkarrena

Atzo, abenduak 14, ospatu zen Gasteizko Karting Indoor-ean Mondragon Unibertsitateko karting txapelketa. GEP fakultateko Imanol Badiola izan zen azkarrena.

2017·12·15

$titulo.getData()


3 fakultatetako 20 ikaslek parte hartu zuten guztira. Partaide guztiak bi taldetan banatu ziren eta 10´ko beroketa tandarekin hasi ziren. Bertan, kartingen funtzionamendua eta ibilibidea ikasi zuten.

10 minutuko beroketa eta gero, 10 minutuko sailkapen fasea jokatu zuten. Hala, tanda bakoitzeko 4 azkarrenak finalerako sailkatu ziren zuzenean.

Finalean, talde bakoitzeko lau gidari onenak lehiatu ziren, sailkapen fasean lortutako denboren arabera irteera ordena zehaztuz.

Bukaeran, Imanol Badiola, GEPko ikaslea izan zen gidaririk azkarrena.

Sailkapena:

  1. Imanol Badiola Aiestaran
  2. Ibon Leiza Garrido
  3. Josu Odriozola Epelde

Zorionak eta mila esker parte hartzaile guztiei.