Nola burutu dezaket Jarduera Fisikoa egoera berrian?

Atzealdea

Nola burutu dezaket Jarduera Fisikoa egoera berrian?

Jarduera fisikoa edota Kirola egitean kontuan eduki beharreko arauak

Nola burutu dezaket Jarduera Fisikoa egoera berrian?

Dekretu berriaren arabera, Jarduera fisikoa egitean kontuan eduki behar ditugun arauak

2020·11·16

$titulo.getData()


Jakingo duzun moduan, COVID 19a dela eta Jarduera Fisiko edota Kirola praktikatzeko orduan hainbat limitazio dauzkagu egoera berri honetan.

Horregatik, kirol zerbitzutik arauak argi utz nahi dizkizuegu inolako gora-beherarik izan ez dezazuen.

Beraz, araudien inguruan guztiok izan ditzakegun zalantzak argitze aldera, Jarduera Fisiko eta Kirolaren inguruko argibide batzuk eskaintzea gustatuko litzaiguke, banaka edo familian segurtasunez aktibo eta osasuntsu mantendu gaitezen. 

Laburbilduz, hauek izango lirateke jarraitu beharreko arau edo argibideak:

  • Musukoa une oro erabili behar da. Mendi edo natur inguruneetan izan ezik.
  • Segurtasun distantziak zaindu norbaitekin topo egitean.
  • Bakarka edo bizikideekin burutu ahal izateko jarduerak aukeratu.
  • Taldean ezingo da jarduera fiskorik egin
  • Zure udalerrian edo ondokoan bakarrik egin daiteke jarduera fisikoa.

***Kirolari profesional edo semi-profesionalak arau hauek betetzeaz salbuetsita daude.

Zalantza edo kezkarik izanez gero, hemen daukazue ikusgai azken dekretua eguneratuta. Kirol Zerbitzuan ere argitu ditzakezu zure zalantzak.

Besterik gabe, ez utzi kirola praktikatzeari eta ea denon erantzukizunaz laster egoera honi buelta ematen diogun

Hemen duzue unibertsitatean errespetatzen ari garen prebentzio arau orokorrak biltzen dituen bideoa.