Nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu KoLaborategiak

Atzera

Nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu KoLaborategiak

Ikerketa

Nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu KoLaborategiak

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioarako laborategiak, 15 eta 16 urte arteko nerabeek sare sozialetan dauzkaten joerak aztertu ditu.

2021·01·13

$titulo.getData()


KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioarako laborategiak bultzatutako ikerketak Gazte-RIA du izena, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du. 2019-2020ko ikasturtean, Gipuzkoako hainbat ikastetxetan ibili ziren ikerlariak, eta baita Lapurdiko beste zenbaitetan ere. Mila gazte baino gehiago izan dira beren lekukotasuna eman dutenak, bakoitzak hiru aldiz, bai galdetegi bat betez, bai eguneroko bat idatziz, bai aurrez aurreko eztabaida taldeetan parte hartuz.

 

 

Gazteak aritu dira sarean erakusten duten irudiaz eta irudiaren kezkaz, baina baita ere beren bizitza pribatuaren zaintzaz eta hizkuntza joerez. Oro har, gazteek badaukate erakusten duten irudiaren kezka, eta beren pribatutasuna zaintzen ahalegintzen dira. Baina zabaltzen den irudia ez dago bakarrik beren esku, beste batzuek zabaltzen dituzten irudietan ere agertzen baitira, batzuetan. Bestalde, sare sozialak ezinbesteko tresnak bihurtu dira harremantzean eta harremanari eusterakoan. Gainera, esnatzen direnetik oheratu arte daude elkarren artean konektatuta, eta ez soilik eskola orduetan. Harremanak, gehienbat, erdaraz izaten dira. Sareko hizkuntza ohiturak kaleko eta etxeko hizkuntza ohituren isla dira.

 

Ikerketaren ondorioak hurrengo hilabeteetan argitaratuko dira, eta ikerketan parte hartu duten ikastetxeetan ere aurkeztuko dira. Ikerketa honetan, KoLaborategiko hamaika ikertzailek hartu dute parte.