Aste honetan jokatu da Boleiboleko neguko txapelketa

Atzealdea

Aste honetan jokatu da Boleiboleko neguko txapelketa

Viva Voley taldea izan da txapelketako irabazlea

Aste honetan jokatu da Boleiboleko neguko txapelketa

Guztira 5 taldek hartu zuten parte txapelketan eta finala Viva Voley taldeak irabazi zuen 25-16 Pizza Xanet taldearen aurka.

2023·12·14

$titulo.getData()


Aste honetan jokatu da boleiboleko neguko txapelketa Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta guztira 5 taldek hartu zuten parte: Viva Voley, Pizza Xanet, Bolei neskak, IKO eta Erasmus Team. Txapelketa ligaxka formatuan jokatu zen eta denek denen aurka jokatu ondoren, finalerdiak eta finala jokatu ziren. 

Viva Voley eta Pizza Xanet taldeek ligaxkan erakutsitako nagusitasuna berretsi zuten finalerdietako kanporaketa zuzenetan eta final lehiatu baten ostean, Viva Voley taldea izan zen irabazlea 25-12ko emaitzarekin.

Txapelketa irabazita, Martxoaren 5ean jokatuko den Euskadiko txapelketarako pasea eskuratu zuen Viva Voley taldeak.

Nabarmentzekoa, talde guztiek erakutsi zute kirolzaletasuna eta egon zen giro atsegina. 

Aurrera begira, Urtarrilaren 24an jokatuko dira Eskubaloi eta Futbol 7 txapelketak eta horien izen emateak, iada, zabalik daude, animatu parte hartzera!!

Txapelketako argazki eta bideoak hemen.

Irudi galeria