Goierri eta Galarretako neguko barne txapelketak
Goierri eta Galarretako neguko barne txapelketak
Goierri eta Galarretako neguko barne txapelketak
Neguko barne txapelketetan parte hartzeko izen emateak zabalik daude Goierri eta Galarretan.

Kirol zerbitzuko eskaintza barruan, barne txapelketek parte hartze handia dute eta ikasleen artean giro paregabea egoten da.
Fakultate bakoitzeko kirol zerbitzuak bere campus guztietan antolatzen ditu txapelketak, eta fakultate bakoitzeko irabazleek, sari bat jasotzeaz gain, Mondragon Unibertsitateko txapelketarako txartela eskuratuko dute. Honetaz gain, ECTS kredituak ere eskuratuko dira ekintza hauetan parte hartzeagatik; 0,15 ECTS egun bakarrekoetan.
Eman txapelketarako izena hemen eta kontsultatu informazio gehiago zure fakultateko kirol zerbitzuan:
- GEPeko neguko barne txapelketak
- Galarreta: Abenduan boleibol, saskibaloia, padela, 3x3 eta areto futbol txapelketak antolatuko dira egun bakarreko formatuan.
- Goierri: Abenduan frontenis, padel, areto futbola eta saskibaloi 3x3 txapelketak antolatuko dira egun bakarreko formatuan.
