Mondragon Unibertsitatearen Inbertsio Kluba sortu da Bilbon
Mondragon Unibertsitatearen Inbertsio Kluba sortu da Bilbon
Mondragon Unibertsitatearen Inbertsio Kluba sortu da Bilbon
Joan den azaroaren 17an, Mondragon Unibertsitatearen Inbertsio Klubaren inaugurazio batzarra ospatu zen Bilbon
Joan den azaroaren 17an, Mondragon Unibertsitatearen Inbertsio Klubaren inaugurazio batzarra ospatu zen Bilbon. Ekitaldian, 150 ikasle eta irakasle baino gehiagok hartu zuten parte.
Mondragon Unibertsitateko Inbertsio Klubak inbertsioen mundua aztertzeko, etengabeko ikaskuntza sustatzeko eta lotura profesional iraunkorrak ezartzeko bere kideei plataforma bat eskaini nahi die. Horretaz aparte, elkartearen helburua ebaluaziorako metrika berriak sartzea da, gizartean eta ingurumenean eragina duten inbertsioak baloratu ahal izateko. Inaugurazio-ekitaldi horretan era aktiboan parte hartzeak agerian utzi du komunitate akademikoak eta enpresa-komunitateak gero eta interes eta konpromiso handiagoa dutela finantza-arloan.
Inaugurazio ekitaldian, elkarteko presidente eta presidenteordea hautatzeko bozketa egin zen, inbertsio-klubeko organoak ikasleek eta irakasleek osatzen baitituzte.