Ikasleak Maylor enpresarekin koadro elektriko profesionalak egiten ikasi dute

Titulazioa

Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria

Iraupena

1. maila 990 ordu

2. maila 1010 ordu

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntzak

Euskara

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Atzera

Ikasleak Maylor enpresarekin koadro elektriko profesionalak egiten ikasi dute

EGINEZ IKASI

Ikasleak Maylor enpresarekin koadro elektriko profesionalak egiten ikasi dute

Lehenengo mailako ikasleak erronka bat burutu dute Maylor enpresarekin elkarlanean

$titulo.getData()


Erronkaren helburu nagusia koadro elektriko bat era profesionalean montatzea izan da. Horretarako, erronka hainbat fasetan burutu dute ikasleek. Hasieran gelan, irakasleen laguntzarekin hainbat formazio saio teoriko-praktiko eskaini zitzaizkien. Gero egin beharreko lana aurkeztu zitzaien eta Maylor enpresara bisita bat antolatu zen. Enpresako profesionalen eskutik, kuadro elektriko baten diseinu eta muntaia nola egin ikasi zuten ikasleek, formakuntza sesio txiki bat eman zieten enpresan eta baita aholku batzuk ere. Ikasleek han ikusi eta ikasitakoa asko baloratu zuten eta proiektuaren helburua argiago zuten: koadro elektriko profesionalak nola egiten diren ikastea. 

Horren ostean klasera bueltatu ziren erronka gogotsu burutzeko asmoz eta bi astez buru belarri aritu ziren hainbat hilabeteetan ikasitakoa aplikatuz. 

Behin diseinatu, muntatu, martxan jarri, frogatu eta txostena idatzi ondoren Maylor-etik Victor eta DUAL-ean dagoen Eugen ikaslea etorri ziren gelara ikasleen kuadro elektrikoak ebaluatzera. Oso esperientzia baliagarria izan da, eta balorazioa ere oso ona. Maylor-eko Victor-ek esan zutenez, oso maila altuko kuadroak egin zituzten. Feedback saioan hainbat gomendio ere eman zizkieten etorkizunean aplika ditzaten. 

Irakasleok ere zenbait gauza ikasi genituen hemendik aurrera irakaskuntza prozesuan lagunduko digutenak eta oso positiboki baloratu dugu kolaborazioa.

Eskerrik asko Maylor-i egindako lanarengatik, eta beriziki Victor, bertako teknikariari, bere azalpen eta gomendio guztiak asko eskertu dituzte eta ikasleek. 


Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara