Bideratu itzazu ikasketak zure interes pertsonaletara

Titulazio Ofiziala

Teknologia Biomedikako Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

24 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045971, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzera

Bideratu itzazu ikasketak zure interes pertsonaletara

ESPEZIALIZAZIOA

Bideratu itzazu ikasketak zure interes pertsonaletara

Hartu ezazu aurrea eta bideratu itzazu zure ikasketak eta ezagutzak zure intereskoak diren arloetara.

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Masterrak espezializazioa eskaintzen du diagnostikoko eta tratamenduko hainbat teknologiatan; horien artean:
  • Lab on a chip
  • Ingeniaritza tisularra
  • Errealitate areagotua
  • 3D fabrikazioa
  • Bioinformatika
  • Irudi biomedikoa
Gainera, seihilekoaren aste batzuetan eskolak eten egiten dira ikasleek talde proiektu bat landu dezaten. Teknologia Biomedikoen Masterrean, asmoa da parte hartzaileek iniziatiba hartzea beren ikasketetan eta ezagutzak beren interes pertsonalen arabera lantzea, proiektuak teknologia jakinetara bideratu ahal izateko.

 

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultateak 17 ikerketa talde ditu eta ingeniaritzetako ikasleek Programa Dualaren bidez talde hauetan kolaboratzeko aukera dute. Hainbat ikerketa taldek bio sektoreko proiektuak garatzen dituzte, eta ondorengo bideoa adibideetako bat da.

Gainazalen Teknologiak ikerketa taldeak proiektu bat du esku artean Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroarekin, proiektuaren helburua da patologia kronikoak dituzten pazienteentzako apositu berritzaileak garatzea diabetesa, ultzera edo bestelako patologiak dituzten pertsonei ebakuntzak ekiditeko.

Ikerketa proiektu hau zuzenean dago erlazionatuta masterrean lantzen den Ehunen ingeniaritza eta medikuntza erregeneratiboa ikasgaiarekin.


Unibertsitatea baino gehiago gara