Nazioarteko esperientzia biziko duzu

Titulazio Ofiziala

Enpresa Adminstrazioa eta Zuzendaritzan Graduatua.

Iraupena

240 ETCS

4 urte

Campusa

Oñati, Bidasoa, Bilbao

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

DUALA, Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Atzera

Nazioarteko esperientzia biziko duzu

Nazioarteko esperientzia

Nazioarteko esperientzia biziko duzu

Praktikak edo proiektua atzerrian, International Experience Program, Erasmus, aukeratu 30 herrialde baino gehiagoren artean.

$titulo.getData()


Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzan Gradu berriaren diseinuan, abiapuntutzat hartzen dugu hurrengoa: Eraldaketa globala lideratzeko eta ikuspegi globaleko proiektuak burutzeko gai izango den etorkizuneko profesionalaren profila.

Zentzu honetan, Gradua oso praktikoa da, heziketa dualaren bidez, enpresa ingurune errealetan aplikatzen delako. Bestalde, etorkizuneko enpresatako gerente eta kudeatzaileek nazioarteko ikuspegia eta enpresa esparruko kultura ezberdinen pertsonekin elkar eraginak izan behar dituztela kontuan harturik, aukera ugari diseinatu dira, nazioarteko esperientzia lantzeko, hau da, atzerrian bizi izateko zein atzerrira bidaiatzeko.

Horregatik, Mondragoneko Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Graduko ikasle guztiek nazioarteko esperientzia bat izango dute. Honen bidez, hainbat herrialdeen unitate akademikoetan barneratuko dira, ikasketa metodologia berriak esperimentatu eta beste herrialde batzuen gizarte, enpresa eta kultura errealitatea ezagutuko dituzte. Honetaz gain, hizkuntza atzerritarraren konpetentzia ere, hobetuko dute.

Europa, Amerika eta Asiako unibertsitate eta erakundeekin harpidetuta ditugun lankidetza hitzarmenei esker, gure ikasleek nazioarteko esperientzia izateko aukera daukate.

Unibertsitateak bi programa eskaintzen ditu esperientzia hau atzerrian bizi izateko: International Experience Programme deitutako programa Atzerrian Ikasi programa.

Hauek, hurrengo modalitateak eskaintzen dituzte esperientzia hau bizi izateko:

  • Egonaldi akademikoak atzerriko unibertsitatetan..
  • Praktika espezializatuak enpresa zein erakundetan atzerrian.
  • Gradu amaierako proiektua atzerrian.


Unibertsitatea baino gehiago gara