myGADEko Erronka Globala - Iraunkortasunaren Nazioarteko Astea

Atzealdea

myGADEko Erronka Globala - Iraunkortasunaren Nazioarteko Astea

Erronka Globala

myGADEko Erronka Globala - Iraunkortasunaren Nazioarteko Astea

myGADEko bigarren mailako ikasleen Erronka Globala apirilaren 19, 20 eta 21era izan da

2021·04·23

$titulo.getData()


Erronka Globala Vives (Belgika), Tampere (Finlandia), Leiria (Portugal) eta Mondragon Unibertsitateko (Espainia) Enpresagintza Fakultatearen arteko elkartruke birtuala izan da.

Helburua sektore bereko enpresek herrialde bakoitzean Sustainability Reports-ak argitaratzeko duten moduaren antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzea izan da, erregulazioak zein diren, nola aplikatzen dituzten, etab. Gainera, herrialdeetako jardunbide/praktika egokiak detektatu behar izan dituzte.

Guztira 15 talde aritu dira lanean sektore hauetan: automobilak (automobilen eraikuntza), produktu kimikoak, erregai-konpainiak, aire-garraioa – Aire-konpainiak, finantza-zerbitzuak: Bankuak edo aseguru-konpainiak, baso- eta paper-produktuak, telekomunikazio-zerbitzuak, hondakinen kudeaketa, etxeko produktuak, makineria eta ekipo elektrikoa, elikagaien edo edarien ekoizpena, posta-zerbitzuak, hotelen katea eta kontabilitate-bulegoak.

Lan-dinamika honakoa izan da:

  • Talde bakoitzak sektore batean lan egin du, sektoreko enpresa bat aukeratuz eta Sustainability Report-a (informazio finantzarioa eta ez-finantzarioa duena) bilatuz.
  • Txostenean aztertzen diren alderdiak aztertu dituzte, eta ideiak eta jardunbide egokiak trukatu dituzte lau herrialdeetako parte-hartzaileen artean (Finlandia, Portugal, Belgika eta Espainia).
  • Azken egunean talde guztien aurkezpenak egin dira.

Zorionak guztioi egindako ahalegin eta lanagatik!