Mundukide Lasterketa Solidarioa
Mundukide Lasterketa Solidarioa
Mundukide Lasterketa Solidarioa
Lasterketa solidario hau, urriaren 18an izango da Urkulun.

Taldean lasterka, ibilera nordikoa praktikatuz zein oinez. Motelago edo azkarrago. 10 urterekin, edo 40rekin, edo 70ekin… Modu askotan parte hartu ahalko da urriaren 18an Aretxabaletako Urkulu urtegian antolatuko den XI. Mundukide Lasterketa Solidarioan. Parte hartzeko aukera ezberdinak, helburu bakarrarekin: pobretuak izan diren pertsonei elkartasuna adieraztea, munduko maparen gune pobretuenetan jaio, hazi eta bizi direnen bizi baldintzak hobetzen laguntzea.
Animatzen al zara??
Parte hartzeko interesa baldin baduzu, jar zaitez kirol zerbitzuarekin harremanetan zure izen ematea kudeatzeko. Izen emateak eta parte hartzeko kamiseta gure kontu!
