Online jardunaldia Mugikortasun Elektriko eta Energia Biltegiratzeari buruz Euskadiko entitate erreferentzialekin

Atzera

Online jardunaldia Mugikortasun Elektriko eta Energia Biltegiratzeari buruz Euskadiko entitate erreferentzialekin

SAIOA

Online jardunaldia Mugikortasun Elektriko eta Energia Biltegiratzeari buruz Euskadiko entitate erreferentzialekin

Saioa martxoaren 16an izango da, asteartea, modu telematikoan eta parte hartuko dute elektro-mugikortasunean Euskadin erreferente diren hainbat entitatek, hala nola MUBIL, EVE, CAF Power, Ingeteam eta Mondragon Unibertsitatea.

2021·03·05

$titulo.getData()


Mugikortasun Elektriko eta Energia Biltegiratze jardunaldia Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatu du datorren martxoaren 16an, goizeko 9:30ean hasita 12:00ak arte. Jardunaldia telematikoa izango da eta aztertuko dira Euskadiko mugikortasun elektrikoaren erronkak, baita gai hauetan euskal industriak dituen errealitate eta erronka espezifikoak ere.

Mugikortasun elektrikoak bere baitan hartzen ditu ibilgailu elektrikoak (kotxe, bizikleta edo patineteak), baita trenbideko eta itsasoko trakzioa ere, mugikortasun bertikala (igogailu edo eskailera mekanikoak) eta, bukatzeko, energia berriztagarrien integrazioa eta energia biltegiratzea. Euskadiko ehun industrialak ahal handia du arlo honetan Mondragon Goi Eskola Politeknikoa kolaboratzaile estua da bai erakunde publikoena bai enpresa erreferente askorena, horrela euren eta oro har lurraldeko lehiakortasuna hobetzeko.

Horregatik, unibertsitatea ari da ikerketa eta transferentzia jarduera bideratzen industria sektore honen beharretara eta eskaintzen ditu lan merkatuko profesionalei zuzendutako espezializazio ikastaro eta masterrak ere; horrela, guztion artean, lor dezagun industria ehuna indartu eta mugikortasun elektrikoan erreferenteak izatea.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, MUBIL, EVE, CAF Power edo Ingeteamekin elkarlanean aurkezten du Mugikortasun Elektriko eta Energia Biltegiratze jardunaldia.

 

Jardunaldiko izen-ematea

 

9:30 Jardunaldiaren aurkezpena

Edurne Segurola eta Roberto Uribetxeeberria, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

9:45 “MUBIL – Erreferentzia poloa mugikortasun iraunkor eta inteligentea”

César Gutiérrez Couceiro (MUBIL)

10:15 “Elektromugikortasuna Euskadin: egungo egoera eta laguntzak”

Mónica Díaz (EVE)

10:45 "Mugikortasun elektrikoaren errealitatea enpresatan eta hauen beharrak etorkizunerako”

Xabier Larrea Aguirre (CAF Power)

11:15 “Sare elektrikoan energia biltegiratzea”

Josu Arrinda Vicandi (Ingeteam)

11:45 "Mugikortasun Elektriko eta Energiaren Biltegiratzean Master Profesionalaren aurkezpena"

Edurne Segurola, Mondragon Unibertsitatea

 

 

 

512x262

 

Masterrari buruzko informazio gehiago