Jardunaldi teknologikoa: gainazal-integritatearen pertsonalizazioa, osagaien prestazioak eta iraunkortasuna hobetzeko

Atzealdea

Jardunaldi teknologikoa: gainazal-integritatearen pertsonalizazioa, osagaien prestazioak eta iraunkortasuna hobetzeko

30 May

Jardunaldi teknologikoa: gainazal-integritatearen pertsonalizazioa, osagaien prestazioak eta iraunkortasuna hobetzeko

 

 

Arrasate | MGEP

Laguntza behar al duzu zure osagaien gainazalen akaberak edo propietateak hobetzeko? Osagaien prestazioak eta iraunkortasuna hobetzeko irtenbide bila zabiltza? Hobetzeko beharra baduzu, eta ez badakizu nondik hasi, eman izena jardunaldian, eta laguntzen saiatuko gara.

$titulo.getData()

Akabera prozesuek eta gainazal tratamenduek fabrikatutako osagaiaren gainazal-integritateari eragiten diote (mikroegitura, zimurtasuna, hondar tentsioak, gogortasuna, etab.), eta horrek zuzeneko eragina dauka haren azken portaeran; adibidez: egiturazko osagai kritikoen nekearekiko portaeran, aldakako protesien higaduran edo lenteen propietate optikoetan. Zalantzarik gabe, aurrera egin behar dugu akabera prozesuak eta gainazal tratamenduak optimizatzeko, azken aplikazioaren eskakizunetara egokitutako gainazal-integritatearen propietateak lortzeko, eta, hala, haien prestazioak eta iraunkortasuna hobetzeko.