Mondragon Unibertsitateko Zibersegurtasun Masterra estatuko onenen artean
Mondragon Unibertsitateko Zibersegurtasun Masterra estatuko onenen artean
Mondragon Unibertsitateko Zibersegurtasun Masterra estatuko onenen artean
Ikerketa honek 60 master aztertu ditu eta Mondragon Unibertsitateko programa 7. postuan dago online formatuko zibersegurtasuneko master onenen artean
Duela gutxi, Espainiako Zibersegurtasuneko Masterren eta Graduondokoen I. Rankinga argitaratu da. Escudo Digital deituriko agentziak egin du analisia, segurtasunean eta defentsan espezializatutako hedabideak. Estatu mailako 60 programa akademiko baino gehiago ebaluatu dira, 26 irizpide aplikatuz, besteak beste, ikasketen iraupena, plaza kopurua, onarpen irizpideak, kalitate-prezio erlazioa, praktiken bolumena, enpresekin lankidetza hitzarmenak, ikasle/irakasle ratioa, enplegagarritasun tasa eta ikasleen asebetetzea.
Sailkapen orokorrean, Mondragon Unibertsitateko masterra 14. postuan dago. Hala ere, online modalitatean bakarrik zentratuz, programa zazpigarren tokiraino igotzen da, eta zibersegurtasuneko urrutiko prestakuntzan dagoen estatuko eskaintza lehiakorrenetako bat izanik.
Mondragon Unibertsitateko Masterraren ezaugarri nagusiak
Masterra lanean ari diren profesionalei zein egresatu berriei zuzenduta dago. Lanean ez daudenek ikasturtean zehar praktika ordainduak egiteko aukera dute.
Prestakuntza online modalitatean ematen da eta bi etapatan banatzen da. Urritik martxora bitartean, ikasleek astean bi orduko saio sinkroniko batean parte hartzen dute, eta astean lan autonomoko 10-15 ordurekin osatzen da (edukiak, kasu praktikoak…). Apiriletik ekainera, ikasleek Master Amaierako Lana egiten dute, eta enpresaren benetako arazo bati irtenbideak proposatzen dizkiote.
Mondragon Unibertsitateko irakasleek goi-mailako prestakuntza dute, irakaskuntza, enpresentzako ikerketa- eta transferentzia-proiektuen garapena eta profesionalentzako in company prestakuntza uztartzen baitituzte. Estatuko enpresa eta erakunde ospetsuetatik etorritako kanpoko kolaboratzaileek osatzen dute taldea.
Hurrengo edizioa 2025eko urriaren 17an hasiko da
Mondragon Unibertsitateko beste zibersegurtasun ikastaro batzuk
Mondragon Unibertsitatea aitzindaria izan zen zibersegurtasun programak martxan jartzen eta gaur egun online ikastaro eta formatu malgu ugari ditu.
- ITINERARIO FORMATIVO EN CIBERSEGURIDAD CORPORATIVA GRC: Online: 200 ordu - 8 ECTS
- ITINERARIO FORMATIVO EN CIBERSEGURIDAD TÉCNICA: Online: 275 ordu - 11 ECTS
- CURSOS EN GESTIÓN DE INCIDENTES DE CIBERSEGURIDAD: Online ikastaroa - 50 ordu
- MICROCREDENCIAL EN REGLAMENTO DE PROTECCIÓN DE DATOS PERSONALES: Online - 25 ordu /1 ECTS
- MICROCREDENCIAL EN CIBERSEGURIDAD INDUSTRIAL: Online ikastaroa - 25 ordu
- MICROCREDENCIAL EN REGULACIÓN LEGAL RELACIONADA CON LA CIBERSEGURIDAD: Online ikastaroa - 25 ordu
- MICROCREDENCIAL EN GOBIERNO DE LA CIBERSEGURIDAD Y ANÁLISIS DE RIESGOS: Online ikastaroa - 75 ordu
- MICROCREDENCIAL EN CUMPLIMIENTO NORMATIVO Y AUDITORÍA DE SEGURIDAD: Online ikastaroa - 75 ordu
- CURSO DE ESPECIALIZACIÓN EN CIBERSEGURIDAD EN ENTORNOS DE LAS TECNOLOGÍAS DE OPERACIÓN: Arrasaten presentziala: 1 urte
- MÁSTER UNIVERSITARIO EN ANÁLISIS DE DATOS, CIBERSEGURIDAD Y COMPUTACIÓN EN LA NUBE: Arrasaten presentziala: 1.5 urte-90 ECTS
- PROGRAMA DE DOCTORADO EN INGENIERÍA APLICADA: Aurrez aurrekoa Arrasaten, Bilbon, Hernanin: 3 urte