Mondragon Unibertsitateko kirol jantziak eskatzeko aukera berria zabalik

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko kirol jantziak eskatzeko aukera berria zabalik

16 Feb  / 8 Mar

Mondragon Unibertsitateko kirol jantziak eskatzeko aukera berria zabalik

8:00-00:00

 

 

Arrasate | Kirol Zerbitzua

Bizikleta, korrika zein triatloirako Mondragon Unibertsitateko kirol arropak eskuragarri dituzu

$titulo.getData()

Otsailaren 16tik aurrera, Mondragon Unibertsitateko kirol jantziak (korrika, txirrindularitza eta triatloia) eskuratzeko aukera berria zabalduko da.

Eskaerak, honetarako sortu diguten webgunetik egin behar dira martxoaren 8a baino lehen (webgunea egun batzuk bakarrik izango duzue ikusgai). Lehendabizi, webgunean erregistratu beharko duzue, zuen datu pertsonalekin.

Tailak probatzeko eta dagoen material desberdinaren kalitatea ikusteko, jantziak Arrasateko kirol zerbitzuan egongo dira (otsailak 16 eta martxoak 6 bitartean). Zuk ere, zure fakultatean kirol jantziak probatu nahiko bazenitu, jarri harremanetan kirol zerbitzuarekin eta gu arduratuko gara zuen campusera jantziak eramateaz.

Eskaerak webgunean egingo dira eta ordainketa, unibertsitatetik jasoko duzuen mezu baten bidez. Informazio gehiago

Gogoratu Mondargon Unibertsitateak arropa horiek erosteko dirulaguntzak ematen dituela, produktuen BEZ-a (%21a) bere gain hartuz. 

Ez gelditu Mondragon Unibertsitateko kirol arropa gabe!!

Edozein zalantza jarri kirol zerbitzuarekin harremanetan.