Mondragon Unibertsitateko ikasleek lehen saria irabazi dute Enbalaje eta Ontzien XVII. Sari Nazionaletan

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko ikasleek lehen saria irabazi dute Enbalaje eta Ontzien XVII. Sari Nazionaletan

Proiektu irabazlea

Mondragon Unibertsitateko ikasleek lehen saria irabazi dute Enbalaje eta Ontzien XVII. Sari Nazionaletan

AERIS proiektuak Familia Martínez enpresaren erronka irabazi du, eta Fracta proposamenak accesita eskuratu du. 1.000 ikasle baino gehiago eta 200 proiektu baino gehiago aurkeztu dira estatuko lehiaketara.

2026·06·12

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasle talde batek lehen saria lortu du Enbalaje eta Ontzien Diseinu eta Jasangarritasuneko XVII. Sari Nazionaletan, Familia Martínez enpresak planteatutako erronkan. Gainera, unibertsitateko beste talde batek accesita jaso du erronka berean.

Lehiaketa Clúster de Innovación en Envase y Embalaje erakundeak antolatzen du, eta urtero enpresa errealek planteatutako erronkei erantzuteko diseinu eta ontziratze-soluzio berritzaileak garatzen dituzte unibertsitate eta diseinu-eskoletako ikasleek. Aurtengo edizioan 34 unibertsitate eta diseinu-eskolatako 1.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta 200 proiektu baino gehiago aurkeztu dira.

Familia Martínezek proposatutako erronkaren helburua aire-frijigailuetarako (airfryer) egokiak diren packaging irtenbide berriak diseinatzea izan da, kontsumo-ohitura berrietara egokitutako formatuak eta erabilera-esperientziak garatuz.

Lehen saria Ane Pelayo, Garazi Portillo eta Yaiza Zuazo ikasleek garatutako AERIS proiektuak eskuratu du. Proposamenak ontzia sukaldaketa-prozesuaren parte aktibo bihurtzen duen ontziratze-sistema modular eta zatigarria planteatzen du, produktuaren erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia hobetuz.

Bestalde, Fracta proiektuak accesita jaso du. Iñaki Aldazabal, Saioa Pérez, Amaia Resano eta Lorea Zaballos ikasleek garatutako proposamenak bi konpartimentutan banatutako ontzi bat planteatzen du, elikagai desberdinak aldi berean antolatu eta berotzeko aukera emanez.

Sari hauek berrikuntzaren, diseinuaren eta jasangarritasunaren arloan Mondragon Unibertsitateko ikasleen talentua aitortzen dute, eta unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza sustatzen dute, benetako erronkei erantzuten dieten irtenbideak garatuz.

 

512x262

512x262