Mondragon Unibertsitateko ikasle batek bihotz-ehuna garraiatzeko inkubagailu eramangarri baten garapena aurkeztu du CASEIB kongresuan
Mondragon Unibertsitateko ikasle batek bihotz-ehuna garraiatzeko inkubagailu eramangarri baten garapena aurkeztu du CASEIB kongresuan
Mondragon Unibertsitateko ikasle batek bihotz-ehuna garraiatzeko inkubagailu eramangarri baten garapena aurkeztu du CASEIB kongresuan
Teknologia Biomedikoen Masterreko Joane Legarreta ikasleak Valentziako CASEIB kongresuan aurkeztu ditu Mondragon Unibertsitateak eta Leartikerrek elkarlanean garatutako proiektuaren emaitzak.

Aste honetan Valentzian egin den CASEIB kongresuan parte hartu du Mondragon Unibertsitateko biomedikako irakasle talde batek. Haiekin batera, Teknologia Biomedikoen Masterreko bigarren mailako Joane Legarreta ikaslea ere izan da, masterreko lehen mailan garatutako espezializazioko PBL proiektu baten emaitzak aurkezten.
"Development of a Portable Incubator for the Transportation of Cardiac Tissue" izeneko lanaren helburua bihotz-ehuna garraiatzeko inkubagailu eramangarri bat diseinatzea eta garatzea izan da. Proiektua Teknologia Biomedikoen Masterreko hiru ikaslek garatu dute: Iñigo Antoñanak, Getari Goyak eta Joane Legarretak.
Proiektua Mondragon Unibertsitatearen eta Leartikerren arteko elkarlanaren emaitza izan da. Leartikerren aldetik, Ainitze Gerekak eta Uzuri Urtazak hartu dute parte, biak Mondragon Unibertsitateko biomedikako ikasle ohiak. Unibertsitatearen aldetik, berriz, Lorea Buruagak ehunen ingeniaritzaren arloan eta Estela Lapeirak bero-transferentziaren arloan lagundu dute proiektuaren garapenean.
CASEIB kongresuan egindako aurkezpenari esker, masterrean garatutako lana ingeniaritza biomedikoaren arloko profesionalen eta ikertzaileen aurrean ezagutarazteko aukera izan du Joane Legarretak. Era berean, parte-hartze honek Mondragon Unibertsitateak proiektu praktikoen eta enpresekiko lankidetzaren bidezko ikaskuntzaren alde egiten duen apustua erakusten du.
