Mondragon Unibertsitateko 55 ikasle Formigalen izan dira eskiatzen

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko 55 ikasle Formigalen izan dira eskiatzen

Eski irteera Formigal

Mondragon Unibertsitateko 55 ikasle Formigalen izan dira eskiatzen

Elur baldintza oso onak eta estazioan jende gutxi izan dugunez, gustora itzuli gara eski irteeratik, eguraldia lagun izan ez dugun arren.

2026·02·05

$titulo.getData()


Formigal estazioan elurretan 2 egunez gozatu ondoren, asetuta itzuli gara eski irteeratik. Otsailaren 1 eta 3 artean antolaturiko eski irteeran, eguraldiak lagundu ez digun arren, eski eta snow-a praktikatzeko baldintza ezin hobeak izan ditugu; elurra egoera onean eta estazioan jende gutxi. Mondragon Unibertsitateko 55 ikasle izan dira irteeraz gozatu dutenak.

Eguraldia lainotsua eta elurra egin digun arren, gozatzeko tartea ere izan dugu eta pozik itzuli gara partaideak 

Hemen duzue irteerako argazki eta bideo guztien bilduma.

Plazer bat izan da; hurrengo ekintza arte!