Mondragon Unibertsitateko 2026-2027 ikasturte hasiera ekitaldia

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko 2026-2027 ikasturte hasiera ekitaldia

Ikasturte hasiera

Mondragon Unibertsitateko 2026-2027 ikasturte hasiera ekitaldia

Mondragon Unibertsitateak bikaintasuna ardatz duen ikasturteari hasiera eman dio, enpresetarako transferentzia % 45 igoerarekin eta % 92ko okupazio-tasarekin.

2026·09·11

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak 2026/2027 Ikasturte Akademikoaren irekiera ofiziala egin du gaur Goe, Gastronomy Open Ecosystem eraikin berrian.

Juan Ignacio Pérez Iglesias, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak eman dio hasiera ofiziala ikasturte berriari. Sailburuaren aurretik, honako hauek hitz egin dute: Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa, idazkari nagusi Idoia Peñacoba eta Gastronomia Zientzien Fakultateko Cipriano Carrero doktoreak eta Eneko Izcue irakasleak. Azken horiek eskaini dute ikasturteko irekitze-hitzaldia, “Fermentar o ser fermentado: microorganismos y enzimas en la cocina” izenburupean.

Horrez gain, Mondragon Unibertsitateko lehendakari Xabier Egibar; MONDRAGON Korporazioko lehendakari Pello Rodriguez; Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria; Arrasateko eta Aretxabaletako alkate Maider Morras eta Garikoitz Iturbe, hurrenez hurren; eta Mondragon Unibertsitateko dekano eta errektore ohiak izan dira, beste hainbat ordezkari eta agintarirekin batera, arlo politiko nahiz akademikokoak.

Bikaintasuna eta Transferentzia

Unibertsitateak 2026/2027 ikasturteari hasiera eman dio bikaintasuna erakundearen ardatz estrategiko gisa hartuta. Azken urteotan, eredua sendotzeko lanean ari da irakaskuntza-ikaskuntzan, ikerketan, nazioartekotzean eta lideratzen dituen berrikuntza-proiektuetan.

Hala, Unibertsitateak ikasleen ikaskuntza-esperientzia indartzen jarraitzen du, ikasleak etorkizun profesionalerako eta lan-merkatuaren beharrei erantzuteko prestatzera bideratutako prestakuntza-ereduari esker. Lanbidek 2022an egresatutako ikasleei egindako azken txostenaren arabera, tituludunen okupazio-tasa % 92koa da.

Ikerkuntzan eta transferentzian bikaintasuna lortzea da Mondragon Unibertsitateak urteak daramatzan beste erronketako bat. Azken lau urteotan, argitalpen zientifikoak % 27 igo dira, eta, horrez gain, bikaintasuneko 11 ikerketa-talde daude Euskadin. Denbora horretan, enpresei egindako transferentziak %45 egin du gora, eta iaz 22,2 milioi eurora iritsi zen.

Unibertsitateak lanean jarraitzen du, halaber, bere tokiko zein nazioarteko posizionamendua indartzeko. Ildo horretan, CyD rankingaren arabera, Euskadiko liderra eta estatuko bigarren postua lortu du ikasleen mugikortasunean. Era berean, EU4DUAL Europako proiektuaren lidergoa du, unibertsitate dual europarra sortzea helburu duen ekimenean.

2026/2027 ikasturte hasiera ekitaldia