Mondragon Unibertsitatearen 2025-2026 ikasturteko hasiera ekitaldi ofiziala Aretxabaletako campusean
Mondragon Unibertsitatearen 2025-2026 ikasturteko hasiera ekitaldi ofiziala Aretxabaletako campusean
Mondragon Unibertsitatearen 2025-2026 ikasturteko hasiera ekitaldi ofiziala Aretxabaletako campusean
José Ignacio Pérez Iglesias, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikultzako sailburuak eman dio hasiera ofizialki Mondragon Unibertsitateko 2025-2026 ikasturte akademikoari.

Mondragon Unibertsitateak 2025-2026 ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldi ofiziala egin du gaur Huheziren Aretxabaletako campusean.
2026an beteko den Huhezi Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, Aretxabaletako campusa hautatu dute ekitaldiaren egoitza gisa.
José Ignacio Pérez Iglesias, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak eman dio hasiera ofiziala ikasturteari. Sailburuaren aurretik, honako hauek hitz egin dute: Idoia Peñacoba Mondagon Unibertsitateko idazkari nagusiak, 2024-2025 ikasturteko txosten akademikoa aurkezteko; Nekane Arratibel eta Letizia Garcia Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Euskara, Kultura, Hizkuntza eta Identitatea ikertaldeko doktoreek «HUHEZIren 50 urteko ibilbidea euskaratik: ikasitakoa eta erronkak» irekitze-hitzaldia egin dutenak, eta Vicente Atxa Mondagon Unibertsitateko errektoreak, ikasturteari hasiera emateko hitzaldiaz arduratu denak.
Hitzaldian, ekitaldiaren garrantzia azpimarratu du, bertan, gaur goi-mailako hezkuntzarekin konpromiso garrantzitsua berritzen delako: ikasleekin konpromisoa eta orohar, gizartearekin konpromisoa.
Era berean, ekitaldian izan dira Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria; Xabier Ezeizabarrena, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria; Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkatea; Deustuko eta EUNEIZeko errektoreak; Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak; Mondragon Unibertsitateko errektore ohiak, Xabier Egibar presidentea eta langileak; eta Pello Rodriguez, Mondragon Korporazioko presidentea, besteak beste.
